(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak manifestazio baterako deialdia egin du martxoaren 17an asteazkena, 2007.eko martxoak 7

Mobilizazioaren helburua "argitasuna" eta "eskua sartzeen aurrean erantzun demokratiko sendoa" eskatzea da


Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, eta Nafarroako Demokraten Batasunaren presidentea, Juan Cruz Alli Aranguren, gaur arratsaldean prentsaurrekoan agertu dira martxoaren 17an, arratsaldeko 5etan manifestazio baterako deialdia egingo dela adierazteko. Manifestazioaren helburua argitasuna eskatzea izango da Espainiako Gobernuaren Presidentearen, José Luis Rodríguez Zapatero, isilunearen aurrean. Horretaz gain, manifestazioaren bidez, "erantzun demokratiko sendoa eskain nahi dute konstituzionalak ez diren erantzunen eta eskua hartzeen aurrean".


Nafarroako Gobernuak egin du manifestaziorako deialdia, eta bertara kolektibo, elkarte eta deialdiaren printzipioekin bat egiten duten hiritar guztiak gonbidatu dituzte. Horri dagokionez, konstituzionalak ez diren ikurrak dituzten talde guztiak manifestaziotik kanpo utzi nahi izan dituzte.


Nafarroako Gobernua osatzen duten bi alderdien ordezkariek euren kezkak adierazi dituzte azkenaldiotan gertatutakoa gertatu delako eta "Nafarroako gizartearengan presio gehiago sortarazten ari delako". Horrenbestez, horien ustez, "Espainiako Gobernuaren isilunea horren guztiaren konplizea da". Era berean, adierazi dute mobilizazio honetan "Nafarroako herriak euren nortasun kolektiboaren" alde egin behar dutela.


Egun hauetan manifestazioaren dema ezagutzera emango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa