(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Catalán kontseilariak Forua Hobeagotzearen XXV. Urteurrena ospatzeko ekitaldia, eta ospakizun horrekin lotutako argitarapenak eta web orria aurkeztu ditu

asteazkena, 2007.eko martxoak 7

Gobernuaren bozeramaile-kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, gaur goizean Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Hitzarmenaren XXV. Urteurrena ospatzeko ekitaldia aurkeztu du. Adierazitako ekitaldia bihar, osteguna, izango da, hilak 8, 12:00etan, Nafarroako Jauregiaren Troinu Aretoan. Halaber, aipatutako ospakizuna dela eta, web orria eta Foru Komunitatearen esparru juridikoaren edukia eta esanahia hedatzeko egin diren hiru argitarapenen berri eman du.



Hain zuzen ere, biharko, hilak 8, antolatutako Hobeagotzearen XXV. Urteurrenaren ospakizuneko jarduera nagusiak (egun horretan Hitzarmena sinatu zen egunaren 25. urteurrena da) Nafarroako arau juridikorik garrantzitsuenaren hitzarmen-izaera islatu nahi du, alegia; Foru Komunitatearen funtsa, era eta tradizio juridikoa eta historikoa errespetatzen duen araua.


Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Parlamentuaren Lehendakariek eta Foru Diputazioaren Lehendakari ohiak, Juan Manuel Arza, ekitaldi honetan hartuko dute parte. Azken hura Hobeagotzea Estatuarekin negoziatu zuen Nafarroako Batzordearen burua izan zen.


Foru Komunitatearen agintari guztiak aipatutako ekitaldira gonbidatu dira. Horien artean, foru parlamentari guztiak eta Hobeagotzea negoziatu zen garaiko Foru Diputazioa eta Nafarroako Parlamentua osatu zutenak hartzen dira barne. Horiei azken hogeita bost urteotan dagozkion eginkizunak bete dituzten Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuko Presidenteak gehitu behar zaizkie.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
www.amejoramientofuero25.com

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa