(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak aurten 85 milioi euro erabiliko ditu Pirinioak Garatzeko Plana sustatzeko asteazkena, 2007.eko martxoak 7

Burguete kontseilaria gaur goizean Jarraipen Batzordearen buru izan da, eta bertan 2007. urterako aurreikusitako jarduerak azaldu dira


Bileraren irudia.

Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren kontseilaria, José Andrés Burguete Torres, gaur goizean Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoaren (2007-2009) Jarraipen Batzordeko buru izan da. Bertan, Nafarroako Gobernuaren departamentu guztien, toki erakundeen eta zonaldeko lurralde agenteen ordezkariek parte hartu dute.


Bileran aipatu da Nafarroako Gobernuak, aurten 85 milioi euro emango dituela (Planaren aurrekontu orokorraren %40, alegia, 211,77 milioi euro guztira) Pirinioetako Plana sustatzeko eta abian jartzeko. Hain zuzen ere, hurrengo hamabi hilabeteotan Nafarroako Bizitegi Zoruko elkarte publikoak (NASURSA) egindako dokumentuan aipatutako 51 jarduerak abian jarriko dira. Jarduera hauek hainbat arlotan garatuko dira, besteak beste: komunikazioak, azpiegiturak, nekazaritza, abeltzaintza, industria, merkataritza, zerbitzuak, turismoa, kultura, ingurumena, lurralde antolamendua, etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta gizarte ongizatea.


Hain zuzen ere, 2007. urtean, hainbat proiektu errealitate bilakatuko da, esaterako: Larra-Belagoako Eski Nordikoaren Zentroa Erronkari Bailaran; Pirinioetako Atariko Proiektua, Judas Bentako komunikazioen ardatzean zerbitzugune bat garatzeko; edo Zaraitzuko Egur Zentroa eta Basoa. Azken horretan Izizen Biomasako zentral bat sortzea aztertuko da. Halaber, Pirinioetako industria lurzoruko eskaintza zabaldu nahi da, Burgi, Irunberri eta Agoitzeko industrialdeekin, edo Itoitzeko urtegiaren inguru sozio-ekonomikoa eta ingurumena baloratzeko jarduerak.


Aurtengo martxoan, Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa kudeatzen duen taldeak 2007 urteko Jarduera Plana aurkeztuko du aurreikusitako jarduerak abiatzen ari diren Pirinioetako eskualde guztietan, Planean eta bertako Toki Erakundeen beraien garapen Planetan aurreikusitako jarduerak behar bezala txeratzeko.


Aipatu behar da Nafarroako Gobernuak 2006ko abenduaren 11ko Gobernu Erabakiaren bidez, ontzat eman zuela Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa abian jartzea. Plan hori 2007 eta 2009. urte artean ezarriko da, eta horretarako aurrekontua 211,77 milioi euro izango dira.


Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa Nafarroako Gobernuaren nahi batetik sortu zen, alegia: Nafarroako Lurralde Estrategiak (NLE) Foru Komunitatearen iraungarritasunerako eta ongizaterako funtsezko elementutzat jo izandako zonaldearen garapenaren aldeko konpromisoa hartu. Plan honen helburu nagusia Pirinioetako esparruaren garapen sozio-ekonomikoa sustatzea da bertako biztanleak eta jarduera ekonomikoak finkatzeko erabil daitekeen hainbat jarduera burutuz, programatuz eta finantzatuz.


Nafarroako Bizitegi Zoruko elkarte publikoa Plan hau gestionatzeaz arduratu da. Bertan, Foru Gobernuaren departamentu guztietako ordezkariek, Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako bailaren Batzorde Nagusien ordezkariek, Erro, Agoitz, Irunberriko udalek eta Cederna-Garalur Elkarteak parte hartu eta lagundu dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa