(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vianak asteburu honetan César Borgia-ren IV. Mendeurrena ospatzeko hainbat ospakizun hartuko du barne osteguna, 2007.eko martxoak 8

ésar Borgia hil egin zen egunarekin bat eginez, larunbatean, martxoak 10, "Senda de César Borgia" eta "Cruz de Campo" inauguratuko dira. Ondoren, herri aperitibo eta antzezlan bat eskainiko dira Barranca Salada-n. Igandean, martxoak 11, Iruñeko Ganberako Abesbatzaren Nova Lux Ensemble taldeak, Santa María Elizan César Borgiaren omenezko Requiem bat eskainiko du eta ondoren, bere hilobian lore-eskaintza bat egingo da.


Ospakizunak larunbatean hasiko dira, hilak 10, César Borgia-ren turismo bidea inauguratuz eta oinez eginez. Vianako Udalak horretarako gaitu du Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, aipatutako ospakizuna dela eta, bide turistikoen programaren barruan. Horretarako 55.052 euroko diru-laguntza jaso du Kultura eta Turismo Departamentuaren eskutik. Irteera 9etan izango da Foruen Plazatik, 10 kilometro oinez egiteko, Barranca Saladaraino iritsi arte, alegia, Leríneko Kondearen tropek César Borgia-ri heriotza eragin zioten zauriak egin omen zizkioten lekua. Ibilaldian, hainbat panelek Borgia familiari, César Borgia-ri eta Nafarroari buruzko informazioa eskainiko dute, baita César Borgia-k Viana herriarekin izandako harremanari buruz ere.


11:30ean, leku horretan bertan, herri aperitibo bat eskainiko da, eta ondoren, 12etan, oroitzapenezko Mendiko Gurutzea inauguratuko da, garaiko ohituraren arabera ipinita. Geroago, antzezlan bat eskainiko da, "Cesar Borgia: su final" izenburukoa. Horren gidoia pertsonaiaren azken unetan oinarrituta dago, Lerineko Kondearen hiru soldaduek lantza batekin zeharkatu zutenean. Bere agonian, bere bizitzako gertaera eta pertsonaia garrantzitsuenak gogoratuko ditu, besteak beste, Alejando VI.a Aita Santua, Juan anaia eta Lucrecia arreba.


Egun berberean, 20:00etan, Casa Navarro Villoslada etxean urtean zehar antolatutako zikloaren bigarren hitzaldia eskainiko da, Félix Cariñanos-en eskutik, honako izenburupean: "César Borgia y Viana, 1507 – 2007".


Igandean, martxoak 11, Santa María Elizan, 12etan, Iruñeko Ganberako Abesbatzaren Nova Lux Ensemble taldeak César Borgia-ren omenezko Requiem bat eskainiko du, kantu lauaren eta garaiko Espainiako konpositoreen polifoniaren inguruan. Publiko guztiarentzat zabalik izango da. Kontzertua amaitu ondoren, Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak eta Vianako alkateak, bertaratutako beste agintariekin batera, lore-eskaintza bat egingo dute César Borgia-ren hilobian. Arratsaldez, 18etan, Vianako Ricardo Campano Ikastetxeko ikasleek antzezlan bat egingo dute Kultur Etxean, pertsonaiarengan eta haren familian oinarrituta.


Hurrengo hilabetetarako, hitzaldi, erakusketa, antzezlan, kontzertu gehiago eta udako ziklo bat antolatu dira. V. Mendeurrenaren hurrengo jardueren artean honako hauek garatuko dira: kontzertu bat Santa María elizan martxoaren 30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik, eta artisau azoka eta merkatu bat Borgiatarren garaiaren inguruan, larunbatean, martxoak 31 eta igandean, apirilaren 1.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa