(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako erakundeek Hobeagotzearen XXV. Urteurrena ospatu dute osteguna, 2007.eko martxoak 8

Sanz Presidentea gaur eguerdian Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren XXV. Urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiaren buru izan da. Bertan, berarekin batera, besteak beste Nafarroako Parlamentuko Presidentea, Rafael Gurrea Induráin, Foru Diputazioa – Nafarroako Gobernuaren Presidente ohia, Juan Manuel Arza Muñuzuri, eta Lurralde Lankidetzako Estatuko Idazkaritza, Ana Isabel Leiva Díez aritu dira.


presidentearen mahaia

Ekitaldiaren presidentearen mahaia. ( irudia handitu )

Urteurren hau ospatzeko aipatutako ekitaldia Nafarroako Himnoarekin hasi da ("Marcha para la entrada del Reino"), eta ondoren, Juan Manuel Arza Muñuzuri bildutakoei zuzendu zaie. Arza jaunak, bere hitzaldian, efemeride honen garrantzia aipatu du.


Hitzaldien txandaren barruan, aipatu behar da Lurralde Lankidetzako Estatuko Idazkariari zegokiona, Ana Isabel Leiva Díez, bertaratutakoei zuzendu baita Hobeagotzearen XXV. Hobeagotzearen ospakizuna dela eta.


Hobeagotzearen negoziazioko mahaiarenkideak eta San Presidentearen argazkia.

Hobeagotzearen negoziazioko mahaiarenkideak eta San Presidentearen argazkia. ( irudia handitu )

Ondoren, Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Rafael Gurrea Induráin, aipatu du ekitaldi honetan "gure Erresuma zaharreko historiatik oinordetzaz jasotako balioak biltzen zituen eta Nafarroa oparotasun eta garapenerantz (nafar guztiek nahi zuten bezala) eramango zuen testu bat idazteko gogor saiatu eta lan egin zutenei omenaldi bat egin behar zitzaiela". Parlamentuko Presidenteak saritu ditu Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoa (LORAFNA) ontzat eman zuten parlamentariak, eta garai horretako Foru Diputazioaren kideak eta Nafarroako Negoziazio Batzordeen eta Espainiako Gobernuaren kideak.


"Data hauek –esan du- oso garrantzitsuak dira eta hura garatzen da testu legalak, Nafarroako aitortutako eskumenen esparru zabala araupetzeko, Hobeagotzean bertan eta beste askotan ezarriko legeen bidez, hogeita bost urteotan garatutako garapen alaian eta oparoan islatzen da. Garapen horretan, agintari publikoek eta Espainiako erkidego guztien artean ongizate-esparruan nabarmentzeko arau demokratikoen sare bat osatu da.


Ondoren, Rafael Gurrea jaunak aipatu du Nafarroako eredu instituzionala erabat garatu eta sendotu dela "sortu ditugun legeen legitimitatean, baina batez, ere, Nafarroako herriak Espainiako nazioan bereizten den berezko foru komunitatea eratzearen eta defendatzearen alde egindako lan irmoan".

Parlamentuko Presidentearen arabera, Nafarroako historian hain garrantzitsuak izan diren tresnek (esaterako, Ekonomia Itura edo Hitzarmena), Foru Komunitateari finantza oinarri sendoak hornitu dizkiote. Gure orainaldiak oinarri horiei eutsi die eta nafar guztiek horiek defendatu nahi ditugu, gaur lortu dugun erakunde eta eskumen eredua etorkizunean bere horretan mantentzea bermatzeko.


Nafarroako Parlamentuaren Presidentearen hitzaldia amaitu ondoren, txirula eta sokako hirukotearen bertsioan, Hilarión Eslava-ren "Pastorale" jo da. Burlatako konpositorearen melodia honekin jaio zen urtearen bigaren mendeurrenean gogora ekarri da.


Sanz Presidentearen Hitzaldia


Musikako atsedenaldiaren ondoren, Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, hitz egiten hasi da. Presidenteak orain oroitzen den data eta LORAFNA gogora ekarri ditu, eta nabarmendu du azken hogeita bost urteotan Foru Komunitatean hobekuntza erregistratu dela esparru guztietan, besteak beste: garapen ekonomikoa, aurrerapen teknologikoa, gizarte bilakaera, bizitza kalitatearen eta ongizate mailaren hobekuntza. "Horrek guztiak gure historian inoiz izan ez dugun egoera oparoa finkatu du", eta horren guztiaren protagonista nagusiak Nafarroako hiritarrak izan dira. Horien artean, beste latitudetatik euren etorkizun pertsonala eta profesionala jorratzeko etorri diren pertsonak aipatu behar dira.


Irudien galeria


Intervención de Miguel Sanz   Reconocimeinto a José Ángel Zubiaur   Público asistente   Intervención de Juan Manuel Arza
Miguel Sanz                José Ángel Zubiaur       Entzulegoa                   Juan Manuel Arza

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Sanz Presidentearen hitzaldia.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa