(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Fuero y libertad. Navarra no es negociable", martxoaren 17ko manifestazioaren dema

ostirala, 2007.eko martxoak 9

"Fuero y libertad. Navarra no es negociable" Nafarroako Gobernuak deialdia egindako manifestazioaren dema izango da. Manifestazioa Iruñean izango da, larunbatean, martxoak 17, 17:00etan. Aipatutako gertaera dela eta, Nafarroako Gobernuak honako aitorpena kaleratu du:



"Azken asteotako erabaki politikoek eragindako gizarte egoera dela eta, eta Batasunak adierazitakoaren aurrean (Euskal Herria eta Nafarroako Foru Komunitatea bat egiten dituen Autonomia Erkidego bakarra eratzea, Euskal herri independentearen aurrekaria), Nafarroako gizarteak kezkatuta dagoela adierazi nahi du, Rodriguez Zapatero jaunaren gobernuaren isilunea dela eta, ETA –BATASUNA inguruko aldarrikapenei dagokienez, alegia, Nafarroa ustezko bake prozesuaren ordain bilakatzea.


Kezka hori areagotzen da Nafarroako erakundeei informazio gutxi eman zaielako. Nafarroako herriak Nafarroako estatusaren aldeko jarrera argia eta garbia erreklamatu du, Foru Hobeagotzearekin eta Espainiako Konstituzioarekin bat etorrita, eta banda terroristaren eta bere inguruko eskaera historikoak asetzeko edozein trikimaina edo erabakiari erabat uko egingo dio.


Erakundeen erantzun ezak gure Foru Komunitatea kabala eta trikimaina gune bilakatu du. Nafarroako demokraziaren aldeko defentsaren ikuspuntutik, Komunitate politiko historiko eta bereizi gisa, ezin dugu hori onartu. Nafarroako estatua ezin da terroristekin negoziatu.


Hori dela eta, Nafarroako herritarren nahi demokratikoarekin bat etorrita, (hauteskundeetako hogeita bost urte baino gehiagotan hautestontzietan adierazita), Nafarroako nahi demokratikoa errespetatzea nahi dugu, izan ere, Foru Komunitatearen nortasuna mantentzen jarraitu nahi du.


Espainiako Gobernuaren Presidentearen isilunearen aurka, argitasuna eskatu nahi dugu, konstituzionalak ez diren proposamenen aurka, irmotasun demokratikoa eskatu nahi dugu, gure gaietan esku hartzearen aurka, errespetua, independentziaren aldeko exijentzien aurka eskatu nahi dugu, orden konstituzionala eta demokratikoaren defentsaren alde.


Nafarroak bakarrik nafarrek demokratikoki eskatzen duten nortasun politikoa eduki nahi du, Konstituzioari eta bere berezko legeei jarraiki, Foruak, alegia".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa