Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur eguerdian komunikabideekin aritu da, hurrengo larunbatean, hilak 17, Iruñean antolatuko den manifestaziora Nafarroako kolektiboak, eta Autonomia Erkidegoetako gobernuak, nahi duten alderdi politikoak, eta Foru Komunitatearen eta gainontzeko Espainiako hiritarrak gonbidatzeko.
Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez, Hezkuntza Departamentuak, otsailaren 6an, hitzartutako hezkuntzaren sektoreko sindikatuek eta patronalek hartutako Osagarrizko Erabakiaren aldaketak bere gain hartuko eta burutuko ditu. Aipatutako erabakiaren bidez, aldatu ziren 2005eko martxoaren 10eko Hitzartutako Hezkuntzaren Sektoreko Hezkuntza Kalitatea eta Lan Baldintzak Etengabe Hobetzeko Erabakian aurretik ezarritako modulu ekonomikoak.
Gobernuak ontzat eman du Hezkuntza Departamentuaren eta Uharteko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren testua, Uharteko (Iruña) Virgen Blanca Ikastetxe Publikoaren bigarren solairua berrantolatzeko eta gaitzeko lanen gastuei aurre egiteko, eta 320.405 euroko kopurua onetsi du Hezkuntza Departamentuak konpromiso hauek burutzeko.
Nafarroako Gobernuak erabaki berri bat ontzat eman du. Beraren bidez, ontzat eman da abenduaren 14ko 39/2006 Legeko konstituzionaltasun arteko errekurtsoa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen Norberaren Autonomia eta Laguntza Sustatzeari buruzkoa. Izan ere, lege honetako hainbat arauk gizarte laguntzaren arloko Foru Komunitateari bakarrik dagozkion eskumenak hausten dituela uste izan da.