(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Echarte kontseilariak Oliten "Olibondoa eta Olioa" jardunaldiei hasiera eman die asteartea, 2007.eko martxoak 13

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilariak, Javier Echarte Echarte, gaur goizean "Olibondoa eta Olioa" jardunaldiei hasiera eman die. Jardunaldi horiek datorren ostirala arte antolatuko dira, hilak 16, EVENAko egoitzan, Oliten.


Nekazaritza Teknikako eta Kudeaketako Erakundeak (ITG-A), Nafarroako Nekazaritza-Elikadura Kalitateko Erakundearen laguntzarekin (ICAN) antolatutako eta Nafarroako Gobernuak eta Europako Gizarte Funtsak finantzatutako jardunaldi hauek profesionalei, langile teknikoei eta sektoreko nekazariei zuzentzen zaizkie.


Jardunaldiak bi zatitan banatzen dira. Lehenengoa martxoaren 13 eta 14an antolatuko da, eta honako hau aztertuko dute: olioaren kalitatea, jatorrizko izendapenak, merkaturatzea eta olibondoaren agronomia. Nekazariak, kooperatibak, ekoizleak, eta oro har, olioaren sektorearekin lotura duten enpresa guztiak dira aztergaia. Bigarren zatia, martxoaren 15ean eta 16an eskainiko da, eta kalitateko olioa ekoizteko prozesuei buruzkoa izango da. Zati hau olio-erroten langileei zuzenduko zaizkie.


Gaur, asteartea, Echarte kontseilariak hasiera eman ondoren, bertan, honako hauek hartuko dute parte: Juan M. Caballero, IFAPAko ingeniari agronomoa, Kordoba (olibazaintzako munduko egoera aztertuko du); eta Antonio Colóm, Lleidako Unibertsitateko ingeniari agronomoa (olioa merkaturatzeko egungo joerei buruz hitz egingo du). Ondoren, hurrengoek hartuko dute parte: Iñaki Goñi, ICAN-eko zuzendari-kudeatzailea (jatorrizko izendapenei buruz hitz egingo du); Anunciación Carpio, Jaeneko Nekazaritza Hondakinen Laborategiko gantzeko Teknologiaren doktorea, eta Benigno Lizar, ITG-A-ko nekazaritza ingeniari teknikoa (azken biek bilketa, garraioaren eta ehotzearen antolamendua aztertuko dute). Gaurko jardunaldia akastun olioak dastatzeko ekitaldi batekin amaituko da, Joaquín Garnica-k zuzenduta, ITG-A Barazki-fruituen Laboratzen Arloaren burua.


Biharko jardunaldia, asteazkena, olibaren agronomian murgilduko da, 9 eta 13 artean, hainbat hitzaldi eskainiko da "Landatzeen diseinua. Alderdi teknikoak eta ekonomikoak" eta "Landatzeen dentsitateak" gaiei buruzkoak, Benigno Lizar-ren eskutik; eta "Olibonodak: errentagarritasuna eta etorkizuna landatze intentsiboetan, tradizionalekin konparatuta" gaiari buruzkoa, Joaquín Abós-en eskutik, ITG-A-ko nekazaritza ingeniari teknikoa. Ondoren, ITG-Ako Landatzeen Babesaren Arloko Ricardo Biurrun mintzatuko da, landatzeen babesari eta olioaren kalitateak sortutako eraginari buruz.


Ondoren, olibondoaren mota desberdinei eutsiko zaie. Lehenik eta behin, olibondoaren moten entseguen Sare Nazionala aztertuko da, Carmen del Río, Biologia doktorea (IFAPA, Kordoba) eta Benigno Lizar-en eskutik. Azken horrek Arronitzeko aukera klonalari buruz ere hitz egingo du. Ekitaldia amaitzeko, mahai-inguru bat antolatuko da Nafarroako olio-errotei, egoerei eta perspektibei buruz. Moderatzailea Joaquín Garnica izango da.


Olio-erroten etengabeko prestakuntza


Jardunaldien bigarren zatia martxoaren 15 eta 16an antolatuko da, EVENA-n. Olio-erroten etengabeko prestakuntzan murgilduko da, Nafarroako erroten olio-errotariei zuzenduta, eta honako txosten-jartzaileak izango ditu: José Alba, Zientzia Kimikoen doktorea, eta Gantz Erakundearen Olio-errota esperimentalaren zuzendaria (CSIC, Sevilla); eta Daniela Capongna, CSIC-ren ikertzailea, Sevilla.


Osteguneko jardunaldian, hilak 15, oliba olio birjina egiteko prozesuaren orokortasunak, ehotzeko prozesua (errota motako aukera eta logistika, eragiketa baldintzak, heltze eta hezetasun mailaren arabera, eta orearen hedapena) eta irabiatze prozesua (irabiagailu motaren aukera, eragiketa baldintzak, laguntzaile-kideak, inertizazioa eta higienea) aztertuko dira. Horietaz gain solido eta likidoa banatzeko prozesuaren honako alderdiak aztertuko dira: bi eta hiru irtenguneko dekantagailu zentrifugatzaileak, diferentzialaren abiadura, erregulazio diagramak, sarrerako orearen kontrola, elikadura emaria eta atxikimendua eta ura, aldian aldiko barneko garbiketa eta bigarren zentrifugazioa. Jardunaldiak jarraituko du likido eta solidoaren arteko banaketaren lehenengo zatiarekin, banatzaile zentrifugatzaileak eta sarrerako olioaren ezaugarriak aztertuz.


Jardunaldiak ostiralean amaituko dira, hilak 16, likido eta likidoaren arteko banaketarekin (barne garbiketaren sistemak eta olio dekantagailuak), eta upeltegi aurreko dekantazio gaiak aztertuko dira (motak, edukiera, denbora, sailkapena eta higienea), baita olio birjinen, upeltegia, iragazpena eta ontziratzea ere.


Nafarroak olibondoko 5.500 ha ditu


Egun, Foru Komunitateak olibondoko 5.500 ha inguru ditu, 8.500 nekazarien jabetzako 20.000 partzeletan banatuta. Landatzeen gehiengoa lehorrean dauden, nahiz eta azken urteotako landatze modernoenak intentsiboak izan eta batez ere ureztatze sailean kokatu. Horietaz gain, hamabost olio-errota existitzen dira, horietako hamar eraginkor izanik. Horiek, 17,5 milioi kilo oliba inguru transformatzen dituzte, eta ondoren, 3,7 milioi litro olio bilakatzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa