(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Adineko Pertsonei buruzko Nafarroako V. Batzarrari hasiera eman dio

asteartea, 2007.eko martxoak 13

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean Adineko Pertsonei buruzko V. Batzarrari hasiera eman dio. Batzarra gaur goizean egin da Iruñeko Iruña Park Hotelean, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatuta.



Hasierako ekitaldian honako hauek ere bildu dira: Nafarroako Parlamentuaren Presidentea, Rafael Gurrea Induráin; Iruñeko Alkatesa, Yolanda Barcina Angulo; Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilaria, María Isabel García Malo; eta Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundearen Lehen Mailako Laguntza eta Gizarte Txertatzearen zuzendariordea, Mª Luz Munárriz Desojo.


Bere hitzaldian, Sanz Presidenteak azpimarratu du hitzordu honi esker "une hauek adinekoekin batera igaro ditzakeela eta pertsonalki horiek duten ilusioa, energia, bizitasuna eta gizartean era konprometituan eta aktiboan parte hartzeko gogoa ikusi dezakeela".


Halaber, Miguel Sanz jaunak aipatu du "Nafarroako Gobernua lan egiten ari dela etorkizunean eman daitezkeen mendekotasun egoerei aurre hartzeko eta prebenitzeko, izan ere, gure ustez, mendekotasunean bizi diren pertsonak laguntzeko eta artatzeko beharrezko baliabideak eta zerbitzuak sortzea bezain garrantzitsua da mota hauetako egoerak ahalik eta gehien prebenitzeko eta atzeratzeko programak sortzea eta sustatzea".


Kongresuaren aurrekontuak 82.000 euroak gainditzen ditu; horietatik 52.000 eurotik gora Nafarroako Gobernuak ematen ditu, eta gainerako 30.800 euroak Nafarroako Kutxak, haren bezeroen diru ekarpenen bidez. Horrela, prioektu hau "Zuk aukeratu: zuk erabaki" ekimenaren barrenean kokatzen da, izan ere 2006an emiken horretan aurkeztu ziren 1.306 gizarte proiektuetako bat baita. Aipatu ekimenak aukera ematen die bezeroei beren diruak sortzen dituen onuren destinoa hautatzeko. Zehatz-mehatz, kongresuaren antolatzeak 366 bezeroren sostengua jaso zuen.


Batzarraren helburuak eta edukia


 

Besteak beste, V. Batzar honek honako hauek ditu helburu nagusi: adineko pertsonak gizartean txertatzearen eta parte hartzearen alde egitea, euren elkarte-mugimendua sustatzea, adineko pertsonek Nafarroako askotariko elkarte eta kluben baterako jardueretan parte hartzea sustatzea, esperientzien eta jardueren elkartrukea suspertzea, eta adineko pertsonei interesatzen zaizkien gaiei buruzko eztabaida irekia ezartzea.


Gaur, martxoak 13, inaugurazio ekitaldi ondoren, "Mendekotasunean bizi diren pertsonen laguntzari buruzko ikuspegi orokorra", izeneko mahai-ingurua antolatuko da. Bertan, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkari teknikoak hartuko du parte, "Norberaren autonomia sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen laguntzari buruzko Legearekin. Egungo egoera eta autonomia erkidegoetan izandako eragina". Horretaz gain, Gizarte Ongizateko zuzendari nagusiak ere hartuko du parte, "Nafarroan mendekotasun egoeran dauden pertsonen laguntza. Foru Komunitatearen gizarte zerbitzuei buruzko Legea" gaia jorratuz.


Ondoren, bigarren mahai-inguru bat antolatuko da. Oraingo honetan gaia "Adineko pertsonen eskubideak eta betekizunak" izango da, eta bertan, honako hauek hartuko dute parte: GONEko Mendekotasunen Laguntzaren zuzendariorde Begoña Rodríguez, ("adineko pertsonen eskubideei eta eginkizunei buruzko gutuna" aztertuko du, 2006ko Adinekoen Erakundeen VII. Batzar Nazionalean onetsita); Nafarroako Parlamentuko Gizarte Ongizateko Batzordearen parlamentarioa eta presidente María José Bozal, ("adineko pertsonen eskubideei eta eginkizunei buruz hitz egingo du, Parlamentuaren ikuspegiaren arabera")"; eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkari tekniko Marta Álvarez ("Adineko pertsonen eskubideei eta eginkizunei buruz hitz egingo du, Nafarroako Foru Komunitatearen Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen ikuspegiaren arabera".


Bazkaldu eta gero, arratsaldeko saioa "Ariketa fisikoa mendekotasuna prebenitzeko helburu gisa" izeneko txostenarekin hasiko da. Bertan, honako hauek hartuko dute parte: Esteban Gorostiaga, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundeko Azterketa, Ikerketa eta Kirol Medikuntzako Zentroaren zuzendaria; José Luis Carrión, geriatriako medikua; Lidia Pérez, ariketa fisikoa egiten duen adineko pertsona; eta Pruden Induráin, kirol instalazioen kudeatzailea eta txirrindulari profesional ohia.


Gaurko saioa amaitzeko, "Adinekoak eta komunikabideak" izeneko mahai-inguru bat antolatuko da. Bertan, COPE irratiko Esteban Pérez-ek eta Ana Luisa R. Pombo-k; Nafarroako RTVEko Loretxo Iñarrea-k; Nafarroako Kutxa Fundazioko Pablo Roncalek; eta Gregorio González-ek, erretiratutako kazetaria, hartuko dute parte.


Batzarreko bigarren eta azken jardunaldia asteazken goizean garatuko da, hilak 14, 9 eta 14 bitartean, eta lau lan-talderen garapena hartuko du oinarri. Honako gaiak jorratuko dituzte: "Norberaren autonomia sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen laguntzari buruzko Legea abian jarri ondoren, mendekotasun egoeretatik behar bezala babestuta gaude?", Nafarroako adineko pertsonen eskubideei eta eginkizunei buruzko gutun baterantz", "Mendekotasuna prebenitzea gure bizi kalitatea hobetzeko", eta "Nola ikusten eta nola igortzen da adinekoen irudia gizarte orokorrean?".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa