(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak argitaratutako "Educación plástica" lanak Hezkuntza Ministerioaren saria irabazi du

asteartea, 2007.eko martxoak 13

José Luis Valenciano-Plaza irakaslearen Educación plástica liburuak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak argitaratuta, hezkuntza liburu hobearen Aula Sariaren "Hezkuntzari edo hedapen zientifikoari buruzko lanen" mailan ohorezko aipamena izan du.


Educación plástica

Liburuaren azala. ( irudia handitu )


Entrega aurreko ostegunean izan zen, martxoak 8, Madrileko Juan Carlos I.a azoka barrutian. Bertan, egileak bere saria jaso zuen Hezkuntza Ministerioaren idazkari nagusiaren eskutik, Alejandro Tiana.


Lan honekin, halaber, hezkuntzako bilduma berri bati hasiera eman zaio, "Instrumenta" izenekoa, Hezkuntza Departamentuak sustatuta, laguntza materiala, erreferenteak eta erreminta didaktikoak eskura jartzeko helburuarekin, irakasle profesionalen praktika etengabe hobetu ahal izateko.


Liburua gelan eskulan eta teknika eta material desberdinak aplikatzeko laguntza bat da. Horretarako ikaskuntzaren bidea errazten du etapa bakoitzari egokitutako prozeduren bidez; jarraibideak ematen dira egindako lanak baloratzeko eta ikasleen adierazpen plastikoa pixkana hezteko, euren adinaren arabera.


Helburu horrekin, egileak programazio bat burutu du eta horri esker, gelan teknika, prozedura artistiko eta aukerako adierazpen guztiak irakatsi daitezke, ikasleei ikustera, sortzera eta euren hautematea, trebetasuna, sentsibilitatea eta adimena garatzera lagunduz.


Lanak honako helburu orokorrak ditu, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako curriculumaren barruan: hautematea garatzea; ingurua ikusten eta baloratzen ikastea, bai itxurari eta bai koloreari dagokionez; irudimena, trebetasuna eta eskuen bizkortasuna garatzea; grafikoen bidez adierazteko teknikak eta prozedurak ikastea; plastika adierazpen eta komunikazio baliabide gisa erabiltzea; planoaren osatze teknikak menperatzea; norberaren lanak eta besteen lanak aztertzeko, baloratzeko eta kritikatzeko gaitasuna garatzea; koadro bat begiratzen eta lan arkitektonikoak aztertzen ikastea; geometria lauko marrazkiak (angeluak, askotariko bihurguneak, poligonoak...); planoan irudikatzeko sistemak menderatzea (irudikapen diedrikoak, isometrikoa, cavalieria, eta puntuaren konikoa, marra zuzena, planoa, irudi geometriko lauak eta bolumen bakunak).


Sarrera teoriko baten ondoren, Valenciano Plaza irakasleak Plastikako irakasleak gelan erabil ditzakeen teknika eta material guztiei eusten die (marrazkia, pintura, estanpazioa, grabatua, eskultura, komikia, etab.) Tratamendua xehekatua eta didaktikoa da, geletan denbora luzez egindako kontrasteen eta esperientziaren emaitza gisa.


Bigarren zati batean, gelako praktikaren alderdi zehatzak aztertzen dira, teknika horiek Lehen Hezkuntzako ziklo desberdinetan eta DBH-n aplikatzeko prozedurak zehazten dira eta laneko ariketen eta proiektuen, unitate didaktikoen eta jardueren adibide praktikoak eskaintzen dira.


José Luis Valenciano-Plaza-k Madrileko San Fernando Arte Ederren Goi Eskolan ikasi du. Egun, Iruñeko San Cernin Ikastetxeko Arte Prestakuntzaren Departamentuko burua da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa