(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidentea Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko lanen hasierako ekitaldian izan da

asteartea, 2007.eko martxoak 13

Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko lanen lehenengo harria ipintzeko ekitaldian izan da. Handitze lan horiei esker, milioi bat metro karratu berri gehiago izango ditu, eta horretarako, 196,1 milioi euro inbertitu dira.



Ekitaldian, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria ere izan da, Álvaro Miranda Simavilla.


Proiektua gaur abian jarri da, urbanizazio-lanen hasierarekin, eta bi fasetan banatuko da. Horiek Garraioaren Hiriko garapenaren hirugarren eta laugarren etapak izango dira.


Aipatutako fase bakoitzak lau urteko exekuzio aldia izango du.


Egungo egoera


Garraioaren Hiriaren jarduera 1999. urtean jarri zen abian. Gaur egun, guztira, 608.000 metro karratuko azalera du, bi fasetan eraikita, eta horietan, 120 enpresa hartzen dira barne. Gaur arte, 111,6 milioi euro inbertitu dira.


Azalera honako zonaldetan banatzen da:


a) Logistikako Zonaldea. Bertan, ehun enpresa inguruk euren jarduera garatzen dute hainbat sektoretan; garraio sektorea, logistika, biltegia eta merkantzia banaketako sektorea. Horietaz gain, garraioko bi enpresa daude.


b) Ibilgailuak Artatzeko Zonaldea. Bertan, ibilgailu asunetarako aparkaleku bat (254 plaza), eta motor zentro bat dago. Azken horretan, ibilgailuak konpontzen, mantentzen eta moldatzen dituzten 13 enpresa egiten dute lan. Barruti horretan, Nafarroako Nazioarteko Aduanaren instalazioak eta aduanetako bi agentzia pribatu daude.


c) Zerbitzuetako Zonalde Orokorra. Zonalde honetan 16 enpresek egiten dute lan. Horietatik 3k ostalaritza eta sukaldaritzako jarduerak garatzen dituzte eta gainontzekoek, berriz, administrazio eta merkataritza jarduerak.


Handiagotze lanen ezaugarriak


Helburu nagusia logistikako lurzoruari dagokion eskaintza asetzea da, eta horregatik, "Ciudad del Trasporte de Pamplona, S. A." Sustapen-elkarteak instalazioak handitzea erabaki du.


Eskaera hura asetzeaz gain, proiektuak beste funtsezko proiektuak ditu, besteak beste: dibertsifikazio gehiago lortzea, bai maila funtzionalean eta bai maila formalean; Hiriko osagarritasuna sustatzea ekonomia jarduerako arlo berriekin eta batez ere, garraioko plataforma intermodala sortzea, RENFE sarearekin zuzenean bat egiten duen trenbideko adar baten bidez.


Handitzeko lanak 1.014.000 m2-ko azalera batean egingo dira (101,4 Has), eta horietatik, 632.936 m2 hirugarren faseari egokituko zaizkio eta 390.064 m2, berriz, laugarrenari. Horrekin guztiarekin, Garraio Hiriak, 1.622.000 metro karratu izango ditu.


Instalazio berriak honako aldeetan egituratuko dira: Osagarrizko Zerbitzuen Zentroa, Alde Intermodala, Logistika Intermodaleko Zonaldea eta Erabilera Anitzeko Logistikako Zonaldea.


Hain zuzen ere, hirugarren faseari dagokionez, azalerak honela banatuko dira: bideak eta azpiegiturak: 101.429 m2, gune berdeak: 93.522 m2, errotazio-zonaldeak: 28.617 m2, atxikitako eraikuntza nabeak: 152.137 m2, isolatutako eraikuntza nabeak: 231.482 m2, ibilgailu astunetarako aparkalekua: 25.749 m2.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa