(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


García Malo kontseilariak aipatu du adinekoen ordezkaritza bikoiztuko duela Adineko Pertsonen Nafarroako Kontseiluan

asteazkena, 2007.eko martxoak 14

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo, gaur esan du Adineko Pertsonen Nafarroako Kontseilua handituko duela. Horretarako, adinekoen ordezkaritza bikoiztuko du eta Administrazioaren ordezkarien kopurua murriztuko du. Hartara, adineko pertsonak zazpi ordezkari izatetik hamalau izatera pasako dira (hamabi adineko pertsona gehi ordezkari gehiago dituzten sindikatuen beste adineko bi).



García Malo kontseilariak gaur eguerdian esan du, Nafarroako Gobernuak ontzat emango duela Nafarroako Adineko Pertsonen V. Batzarra amaitzeko ekitaldian, Iruñean atzo eta gaur artean antolatuta. Bertan, adineko 300 pertsonek baino gehiago hartu dute parte, eta ekarpen ugari egin dituzte. Horietako batek bat egiten du García Malo kontseilariak iragarritako neurriarekin.


Nafarroako Adineko Pertsonen Kontseilua, azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren bidez sortua, Nafarroako Foru Administrazioko kontsulta izaerako elkargo-organo bat da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren barruan. 65 urtetik gorako pertsonek eta hirugarren adinarekin lotutako entitateek eta elkarteek parte hartzeko foru bat gisa sortu zen, hiritarren sektore honen ongizatea lortzeko politikak eta jarduerak antolatzeko, exekutatzeko eta jarraitzeko. Bere helburua Nafarroan bizi diren adineko pertsonen eskubideak eta interesak defendatzea Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legearen esparruan, hirugarren adinaren jarduera-arloari dagokionez.


Egun, kontseilua honela osatuta dago: Foru Komunitateko Administrazioaren zazpi bokalak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak aukeratutako bi bokal, adineko pertsonen erakundeen edo elkarteen zazpi bokal (hau da García Malo kontseilariak bikoiztu nahi duen ordezkaritza), hirugarren adineko zerbitzuen eta zentroen bi bokal, eta zuzenean hirugarren adinarekin lotuta dauden elkarte zientifikoen bokal bat.


Nafarroako Adineko Pertsonen V. Batzarra


 

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatutako Batzarraren bosgarren edizioko helburuak honakoan oinarritu dira: adineko pertsonak gizartea txertatzearen eta parte hartzearen alde egitea, euren elkartze-mugimendua sustatzea, adineko pertsonek Nafarroako askotariko elkartetan eta klubetan parte hartzearen alde egitea, eta adinekoei interesatzen zaizkien gaiei buruzko eztabaida irekia ezartzea.


Gaur goizean honako gai hauek jorratu dituzten lau lan-talde garatu dira: "Norberaren autonomia sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen laguntzari buruzko Legea abian jarri ondoren, mendekotasun egoeretatik behar bezala babestuta gaude?", Nafarroako adineko pertsonen eskubideei eta eginkizunei buruzko gutun baterantz", "Mendekotasuna prebenitzea gure bizi kalitatea hobetzeko", eta "Nola ikusten eta nola igortzen da adinekoen irudia gizarte orokorrean?".


Atzoko jardunaldian, Batzarra Nafarroaren Gobernuko Presidentearen eskutik, Miguel Sanz Sesma, ireki ondoren, "Mendekotasunean bizi diren pertsonen laguntzari buruzko ikuspegi orokorra", izeneko mahai-ingurua antolatu zen. Bertan, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkari teknikoak hartu zuen parte, "Norberaren autonomia sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen laguntzari buruzko Legearekin. Egungo egoera eta autonomia erkidegoetan izandako eragina". Horretaz gain, Gizarte Ongizateko zuzendari nagusiak ere hartu zuen parte, "Nafarroan mendekotasun egoeran dauden pertsonen laguntza. Foru Komunitatearen gizarte zerbitzuei buruzko Legea" gaia jorratuz.


Ondoren, bigarren mahai-inguru bat antolatu zen. Orduan, gaia "Adineko pertsonen eskubideak eta betekizunak" izan zen, eta bertan, honako hauek hartu zuten parte: GONEko Mendekotasunen Laguntzaren zuzendariorde Begoña Rodríguez, ("adineko pertsonen eskubideei eta eginkizunei buruzko gutuna" aztertu zuen, 2006ko Adinekoen Erakundeen VII. Batzar Nazionalean onetsita); Nafarroako Parlamentuko Gizarte Ongizateko Batzordearen parlamentarioa eta presidente María José Bozal, ("adineko pertsonen eskubideei eta eginkizunei buruz hitz egin zuen, Parlamentuaren ikuspegiaren arabera")"; eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkari tekniko Marta Álvarez ("Adineko pertsonen eskubideei eta eginkizunei buruz hitz egin zuen, Nafarroako Foru Komunitatearen Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen ikuspegiaren arabera".


Arratsaldeko saioa "Ariketa fisikoa mendekotasuna prebenitzeko helburu gisa" izeneko txostenarekin hasi zen. Bertan, honako hauek hartu zuten parte: Esteban Gorostiaga, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundeko Azterketa, Ikerketa eta Kirol Medikuntzako Zentroaren zuzendaria; José Luis Carrión, geriatriako medikua; Lidia Pérez, ariketa fisikoa egiten duen adineko pertsona; eta Pruden Induráin, kirol instalazioen kudeatzailea eta txirrindulari profesional ohia. Atzoko saioa amaitzeko, "Adinekoak eta komunikabideak" izeneko mahai-inguru bat antolatu zen. Bertan, COPE irratiko Esteban Pérez-ek eta Ana Luisa R. Pombo-k; Nafarroako RTVEko Loretxo Iñarrea-k; Nafarroako Kutxa Fundazioko Pablo Roncalek; eta Gregorio González-ek, erretiratutako kazetaria, hartu zuten parte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa