(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


800 lagunek baino gehiago hartu dute parte "Ekintzailearen Eguna" dela eta antolatutako ekintzetan

asteazkena, 2007.eko martxoak 14

Armendáriz eta García Malo kontseilariek jardunaldia inauguratu dute, bigarren edizio honetan



Iruñeko Baluarte Batzar Jauregia eta Auditorioak, gaur, barne hartu ditu "Ekintzailearen Eguna" dela eta, antolatutako ekintzak. Nafarroako Gobernuaren Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak sustatzen du ekimen hori, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzako Europako Zentroaren (NEBEZ) bidez, eta Foru Komunitatearen jarduera ekintzailea sustatzearen alde lan egiten duten beste 22 erakunde eta entitateren bidez. Nafarroako "Ekintzailearen Eguna" dela eta antolatutako programetan 800 lagunek baino gehiago hartu du parte.


Honako hauek bildu dira jardunaldiaren hasierako ekitaldian: Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko José Javier Armendáriz Quel kontseilaria eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko María Isabel García Malo kontseilaria; Industria eta Teknologia Ministerioko Enpresa Txikiaren eta Ertainaren (PYME) Politikako zuzendari nagusia, María Callejón Fornieles; eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-gerentea, Susana Labiano Bastero.

15.30ean, ‘Ekintzailea XXI’ izeneko lehiaketaren lehenengo edizioaren saria entregatuko da, PYME-ren Politikako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Gobernuak antolatuta, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren (NEBEZ) bidez. NEBEZ-ko zuzendari-gerente Carmen Leza andreak eta La Caixa-ko Aragoi – Nafarroa – Errioxako Zuzendaritza Nagusiko negozioaren buru Ignacio Midón jaunak entrega honetan hartuko dute parte. Irabazlea 2004. urtean sortutako energia berriztagarrien sektoreko "AC Solar XXI" enpresa da. Haren jarduera nagusia aholkularitzan, diseinuan, exekuzioan, instalazioan eta energia berriztagarrien instalazioen mantenuan murgiltzen da, erabiltzaile txikiei eta ertainei zuzenduta (gehienez, 100 kw). Horretarako, eguzki energia fotovoltaikoa, eguzki energia termikoa, geotermikoa, biomasa, eolikoaren arteko konbinazio bat erabiltzen dute. Horretaz gain, domotika eta arkitektura bioklimatikoa ere lantzen dute. Beste bi finalistak Tesicnor, (teknika aholkularitzako eta kontrol, kalitatea eta ingurumen arloko zerbitzuetako enpresa, 2002. urtean sortua); eta Ángel PC izan dira (IKT sektoreko enpresa, 2006. urtean sortua).


‘Ekintzailearen Eguna’ gaur amaituko da 18.15ean, ‘¿Qué es emprender para ti? Izeneko marrazkien lehiaketaren sarien entregarekin. José Javier Armendáriz kontseilaria bertan izango da. Hauek izan dira ‘Ekintzailearen Egunaren’ ekintzen barruan antolatutako lehiaketaren irabazleak (herri-botazioaren bidez aukeratu dira Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek eta Nafarroako hezkuntza bereziko zazpi ikastetxeko haurrek egindako 108 marrazkien artean): Lehen Hezkuntzako 3. mailari dagokionez: 1. saria, Patricia Cuesta, San Cernin Ikastetxea; 2. saria, Miguel García, San Cernin ikastetxea; eta 3. saria, Mikel Cabeza, San Cernin ikastetxea. Lehen Hezkuntzako 4. mailari dagokionez: 1. saria, María Egea, Zangozako Luis Gil ikastetxea; 2. saria, Idoia Aranguren, Noaineko San Miguel ikastetxea; eta 3. saria, María Arteta, Noaineko San Miguel ikastetxea. Hezkuntza bereziko mailari dagokionez: 1. saria, Antonio Da Ascençao, Isterria ikastetxea; 2. saria, Fernando Augusto, Isterria ikastetxea; eta 3. saria, Patxi Abadiano, El Molino ikastetxea. Bestalde, San Cernin ikastetxeak sari berezi bat jasoko du parte hartu duten ikasle kopuru handiena bertakoa izategatik.





Armendáriz kontseilariak aipatu du Nafarroako GEM (Global Entrepreneurship Monitor) nazioarteko lehenengo azterketaren emaitzen arabera, "Nafarroako ekimen-portaera garatuagoak dauden Europako herrialdeen antzekoa dela. Gaur egun, Nafarroako biztanleen %55ak jarduera ekintzaileren bat burutzen du, hau da, Alemanian, Frantzian, Austrian, Finlandian, Italian, Danimarkan, Herbeheretan edo Suedian erregistratutako zifratik gora. GEM azterketak adierazi du Nafarroan gizonak baino emakume ekintzaile gehiago daudela (gizon bakoitzeko 1,2 emakume). Horretaz gain, ondorioztatu du irakaskuntza femeninoa azterketan erregistratutako altuenetariko bat dela, batezbesteko adina 43 urte direla, ekintzaileen %85ak aukera edo negozio arrazoiengatik egiten duela, eta ez premiak behartuta eta beharrezko batezbesteko kapitala 41.500 euro direla. Laguntza programa publikoen aldeko balorazioa azpimarratzeko elementu bat izan da".


Era berean, José Javier Armendáriz kontseilariak aipatu du "Nafarroak etorkizunera begira dauden pertsonak behar dituela, ideia berriekin eta aurrera eramateko ahalmenarekin. Espiritu ekintzailea beste esparruetan ere funtsezkoa da. Batzuek enpresak sortzen dituzte, eta beste batzuek, berriz, dagoeneko existitzen diren produktuak eta zerbitzuak eraldatzen edo hobetzen dituzte, balio bereizgarria erantsiz. Horrela, gure ustez, ekimena estu lotuta dago berrikuntzarekin".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa