(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Caballero kontseilaria Foru Hobeagotzeari buruzko Jardunaldien hasierako ekitaldian buru izan da

asteazkena, 2007.eko martxoak 14

Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria, Javier Caballero Martínez, gaur goizean, buru izan da, Nafarroako Herri Administrazioko Erakundeko (NHAE) "Pío Baroja" ekintza aretoan, Forua Hobeagotzearen 25. Urteurrenari buruzko Jardunaldien hasierako ekitaldian. Hitzaldi desberdinak 14ak arte izan dira eta horietan, esparru juridiko hainbat adituk, etorkizuneko ikuspegiaren eta erabat judiziala zen ikuspuntuaren arabera, Foru Komunitateak aurre egin beharreko erronka berriak aztertu ditu.


imagen de la reunión

Caballero kontseilaria HANE-ren Forua Hobeagotzeari buruzko ikastaroen hasierako ekitaldiaren buru izan da ( irudia handitu )


Hain zuzen ere, gaur eskainitako hitzaldiak "Nafarroako Erakundeak eta Herri Administrazioei" buruzkoak izan dira eta honela garatu dira:


-9,15etik 10,15era: Zuzenbide Konstituzionalaren katedradun Ángel Gómez-Montoro jaunaren eta Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle Asunción de la Iglesia andrearen, hitzaldia "Nafarroako Parlamentuari" buruz.


-10,15etik 11,15era: Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritzako zuzendari Ildefonso Sebastián Labayen jaunaren eta Nafarroako Gobernuaren Legegintzazko eta Koordinazioko Zerbitzuaren zuzendari José Contreras López jaunaren hitzaldia, "Nafarroako Gobernua eta Foru Komunitatearen Administrazioari" buruz.


-11,45etik 12,45era: Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren zuzendaria eta Nafarroako Kontseiluaren kide José Antonio Razquin Lizarraga jaunaren hitzaldia, "Nafarroako Toki Admnistrazioa" izenburuarekin.


-12,45eatik 13,45era: Zerga eta Finantza Zuzenbideko katedraduna eta Nafarroako Kontseiluaren kide Eugenio Simón Acosta jaunaren hitzaldia, "Ekonomia hitzarmenaren finantzazioari" buruz.

  Bestalde, apirilaren 25eko, ekainaren 13ko eta urriaren 3ko jardunaldietan, Nafarroako erakundeekin, Nafarroako Foru Komunitateak arlo juridikoan dituen eskumenekin eta Europako Batasunarekin eta Nafarroako Foru Hobeagotzearekin lotutako gaiak aztertuko dira.
Hitzaldiei buruzko informazio gehiagorako, www.cfnavarra.es/INAP interneteko atarian kontsultatu daiteke. Bertan, "azterketen modernizazioa" puntuan, "Herri Administrazioak Modernizatzeko Jardunaldien" esteka kontsultatu daiteke. Leku berberean, programa osoa aurkituko da. Horretaz gain, 848 427499 telefonoan ere honi buruzko informazioa bildu daiteke.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa