(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Nafarroa abian" erakusketarako jardueren eskaintza datorren astebururako

osteguna, 2007.eko martxoak 15

Erakusketa jendeari martxoaren 18a arte zabalik izango da, sarrera doanekoa izanik



"Nafarroa abian" erakusketa, Nafarroako Gobernuak Foru Hobeagotzearen 25. Urteurrena ospatzeko sustatuta, martxoaren 18a arte zabalik izango da Baluarteko erakusketa aretoaren goiko solairuan, 11etatik 14etara eta 17etatik 21etara, egunero. Sarrera doanekoa izango da.


Asteburu honetarako, honako jarduerak antolatuko dira:

Larunbata, martxoak 17: 18.00etan. Ipuin-kontalaria. Barre-ipuinak Luisa eta Marisa-rekin. "Cuando vuelan cometas por todas partes". 4 eta 10 urte bitarteko 25 haurrek hartu ahal izango dute parte. Izena erakusketan bertan edo 670489511 telefonoan eman ahal izango da.

20.00etan, Barañaingo Abesbatzak bere emanaldia eskainiko du Baluarteko Erakusketa Aretoan. Sarrera doanekoa izango da.


Igandea, martxoak 18: de 17.30 a 19.30 h., "Memory energético" eta "Antzarraren Jokoa" Ingurumeneko Tailerrak. 4 eta 10 urte bitarteko 25 haurrek parte ahal izaten dute. Izena erakusketan bertan edo 670489511 telefonoan eman ahal izango da.

Asteburu guztian, erakusketaren ordutegi berberean, txikienak Baluarte Auditorioaren kanpoaldean ibili ahal izango dira, haurrentzako trentxo batean. 


Halaber, erakusketaren ohiko edukiak ere erabilgarri izango dira: "De ahora en adelante" hiru dimentsioko proiekzioa, segway zirkuitua, norberaren garraiorako ibilgailuak, Abiadura Handiko Trenaren modulua eta bideoak, ordenagailuak eta panelak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa