(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak dispositibo berezi bat jarri du abian larunbateko manifestaziorako

osteguna, 2007.eko martxoak 15

Nafarroako Gobernuko Herrizaingo Zuzendaritza Nagusiak prebentzio eta esku-hartze dispositibo bat diseinatu du Nafarroako Gobernuak datorren larunbaterako, martxoaren 17rako, deitutako manifestaziorako; manifestazioaren lema hau da: "Fuero y Libertad. Navarra no es negociable".


Recorrido de la manifestación.

Manifestazioaren ibilaldia. ( irudia handitu )


Dispositiboaren xedea da manifestazioa normal jardutea, jende asko bertaratuko dela-eta arazoak murriztea eta gerta daitezkeen larrialdiei behar bezala erantzutea. Horretarako, giza baliabide eta baliabide material ugari jarri dira, guztira 500 pertsona: ordena-zerbitzuko boluntarioak eta segurtasun eta babes zibileko langileak.


Osasun-laguntza prestatu da, berehala arreta emateko; jarriko dira manifestazioa hasten den lekuan, Aduanako zokoan eta Sarasate pasealekuan. Ibilbidean bi postu ibiltari ere egongo dira. Arreta-postu guztietan osasun-garraioa egongo da, behar izanez gero norbait osasun-zentroetara arin eramate aldera. Alde horretatik, ebakuazio-bideak prestatu dira. Osasun-laguntza hori Nafarroako Larrialdi Agentziaren 112-SOS Nafarroa zentroan koordinatuko da.


Aholkuak


Nafarroako Gobernuak hiritarrei gomendatzen die hirigunera eta manifestazioa pasako den lekuetara bertaratzeko garraio publikoa erabiltzea. Alde horretatik, hirira automobilez etortzen diren hiritarrek lurpeko aparkaleku publikoak erabiltzea komeni da; aparkalekuetara heltzeko seinaleak daude, hiriaren sarreretan hasita, eta okupazioa eta dauden plaza libreen kopurua adierazten dituzte. Komeni da, baita ere, ibilgailuak hirirako sarreran dauden lurrazaleko aparkalekuetan uztea eta han garraio publikoa hartzea.


Bestalde, hirira sartzen diren autobusek bidaiariak uzteko eta manifestazioa bukatu ondoren hartzeko lekuak prestatu dira. Zehazki, autobus bereziek Nafarroa etorbidean (mendebaldeko saihesbide zaharra), Pío XII etorbidean eta Armadaren etorbidean aparkatuko dute. Zentzuzkoa denez, bidezainen argibideei kasu egitea komeni da.


Manifestazioa hasiko den lekura joateko, komeni da Baiona etorbidean sartzea, Europa plazatik, hasierako pankartaren atzean jartze aldera. Ordena-zerbitzuek egin beharreko bidez zein den adieraziko dute uneoro.


Ibilbidean ezinbestekoa da zedarritutako bidea egitea, Sarasate pasealekura heldu arte; pasealekuan erdiko nasak libre egon beharko du, manifestazioa Foruen Monumenturaino hel dadin. Horren harian, zuzenean Sarasate pasealekura joaten den jendeak alboetan jarri beharko du, erdiko oinezkoentzako nasa inguratzen duten hesien atzean, andena libre egon dadin. Zona horretan ere ordena-zerbitzuko langileak egongo dira, argibideak ematen.


Nafarroako Gobernuak gogoratu du manifestazioaren lema hau dela: "Fuero y Libertad. Navarra no es negociable"; eta adierazi du, baita ere, "lema horrek esan nahi duenari lotzea manifestatzeko eskubidea libre eta errespetuz baliatzea" dela. Antolatzaileak lema horrekin bat ez datozen eta Foru Erregimena eta Nafarroaren nortasuna defenditzen ez duten sinbolo eta elementuak ez egoteaz arduratuko dira.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa