(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak Corteseko toki esparruan ekonomia jardueretako industrialde bat sortzearen alde egin du

osteguna, 2007.eko martxoak 15

NASUINSA elkarte publikoa Cadena parajean kokatuko den guneaz arduratuko da. Nafarroako Gobernuak, Industria Lurzoruko Nafarroako elkarte publikoaren bidez (NASUINSA), eta Corteseko Udalaren bidez, gaur hitzarmen bat sinatu du toki esparruko ekonomia jardueren industrialde bat sustatzearen eta exekutatzearen alde egiteko.


Representantes del Gobierno de Navarra y del Ayuntamiento de Cortes, durante la firma del convenio.

Nafarroako Gobernuko eta Cortes-ko Udaleko ordezkariak, hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )


Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, Industria eta Teknologia Departamentuko kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel; Corteseko alkatea, Javier Blasco Mendívil; eta Industria eta Merkataritza Departamentuko zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno bildu dira.


Industrialde berri honek 77.000 m²-ko azalera izango du, eta horretako, 2,5 milioi euro inbertituko dira. Azalera etorkizun batean 100.000 m²-etara handitu ahal izango da eta industrialdea faseka eraikiko da, existitzen den eskaeraren arabera. Etorkizuneko industrialdea Cadena parajean kokatuko da, Corteseko mendebaldea, egungo Alfaro-Tutera-Zaragoza errepidearen (115. kilometroaren parean) eta Castejon-Tutera trenbidearen artean. Horrela, ekonomia jardueren industrialdeak kokapen estrategikoa izango du bi komunikazio-bide nagusien artean: N-232 errepidea, zati honetan zabaldu berri dela, eta A-68 autopista.


Corteseko Udalak NASUINSA elkarteari industrialdea eraikitzeko beharrezko lurralde guztien jabetza emango dio. Elkarte publikoa hirigintza proiektu guztiak (plan partziala eta urbanizazio proiektua) eta industrialdea sustatzeko eta exekutatzeko urbanizazio obrak egiteaz arduratuko da. Urbanizazio lanen kontratazioa, gutxienez, partzelen azaleraren %30 erosteko aukerak gauzatu direnean burutuko da (nahitaezko baldintza toki esparruko industrialde guztientzat).


Urbanizaziotik emaitzazko partzelen kudeaketa eta salmenta Corteseko Udalaren eta NASUINSA elkartearen artean garatuko da, eta ondorio horretarako, beharrezko formulak eta koordinazioa ezarriko dira. Partzelak saltzen hasiko dira industrialdea urbanizatzeko lanek sarrerak, zerbitzuak eta energia elektrikoko hornikuntzak, ur hornidura eta euri uren hustuketa burutzen dituztenean eta hirigintza zedulak eta partzelatze lizentziak lortzen direnean.


Gogoratu behar da toki esparruko ekonomia jarduerako industrialdeak hiri pilaketa arintzeko premiak asetzea helburu duten eremuak direla. Horiek, behar ez bezala kokatuta ez dauden jarduerak edo euren instalazioak handitu behar dituzten jarduerak hiritik ateratzen dituzte. Horretaz gain, toki bizitzarekin eta premiekin estu lotuta dauden jardueren proiektu txikiak barne hartzeko aukera aurreikusten dute ere (tailerrak, biltegiak, industria txikiak, zerbitzuak...).


Corteseko proiektuak bat egiten du Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko lan ildo orokorrarekin egiten du bat, alegia, toki izaerako industrialdeak sustatzea, industria lurzoruko toki eskaintza osatzeko, toki esparruan eta eskualdeko industrialdeen bidez egiten den eskaintza osatzeko. Horretarako, inplikatutako toki erakundeen laguntza eta dena delako proiektu horrek bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta legala edukitzea beharrezkoa da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa