(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta Rural Kutxak hitzarmen bat sinatu dute 'Microcréditos Empléate' programa zabaltzeko

ostirala, 2007.eko martxoak 16

Proiektuak orain arte 38 enpresa sortzeko laguntza eman du, eta beste 462.664 euro gehiago eman ditu finantzazio funtsa handitzeko


Imagen de la firma del convenio.

Hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Rural Kutxak gaur goizean lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, ‘Microcréditos Empléate’ programa zabaltzeko. Aipatutako programari 2006ko martxoan hasiera eman zitzaion eta bere helburua euren enpresa ideiak abian jartzeko eragozpen gehiago dituzten biztanle multzoen proiektuak finantzatzea da. Hitzarmena sinatzeko ekitaldian honako hauek bildu dira: Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel; Nafarroako Rural Kutxako Enpresa Arloko burua, Juan María Ayechu Redín; eta Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-kudeatzailea, Susana Labiano Bastero.


‘Microcréditos Empléate’ proiektua zabaltzeko, 462.664,89 euroko aurrekontua ezarri da. Horietatik, Rural Kutxak, %82a emango du (379.385,21 euro), eta gainontzeko %18a (83.279,60 euro) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren bidez finantzatuko da, Empléate programaren bitartez. Gogoratu behar da, 2006. urtean, 470.000 euro eman zirela. 2007ko urtarrila arte, guztira 48 proiektu aurkeztu eta 38 mikrokreditu eman ziren.


Hauek dira mikrokredituen ezaugarri orokorrak: gehienezko zenbatekoa 30.000 euro dira; itzultzeko gehienezko epea 6 urte dira; komisiorik gabe; abalik gabe, bakarrik proiektuaren bideragarritasuna; eta interes tipoa, Euribor+%1 da, auto-enpleguko hobari-maileguarekin bateragarria. Interesatuek Europako Enpresen eta Berrikuntza Zentrora Nafarroan (848426042); Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberara (948077077); eta EDER partzuergoa (948403093) jo dezakete.





‘Microcréditos Empléate’ programa Enpléate proiektuaren esparru barruan hartzen da barne. Azken proiektua Europako EQUAL ekimenetik sortu zen eta Nafarroako Gobernuak (Nafarroako Enplegu ZErbitzua) eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatzen dute. Empléate programaren helburua kultura ekintzailea Foru Komunitate guztian zehar zabaltzea da, batez ere, lortzeko eragozpen gehiago dituzten biztanle multzoen artean: lan merkatuan txertatu nahi duten edota lurpeko ekonomian lan egiten duten 30 urtetik gorako emakumeak; lan egonkorrik gabeko emakumeak; mugitzeko aukerarik gabeko emakumeak; etorkinak; ijitoen komunitatea; gazteak; eta gutxietsitako kolektiboak, esate baterako, denbora luze langabezian daramaten pertsonak, baztertze arriskuan dauden lan-eskatzaileak, eta minusbaliatuak.


‘Microcréditos Empléate’ proiektua aipatutako taldeei zuzentzen zaie eta Empléate programaren neurrietako baten ondorioz sortu da, alegia: finantzazio formula berriak diseinatzea eta esperimentatzea mikrokredituen funts baten bidez. Horrela, murriztu nahi dira aurretik aipatutako taldeek enpresak sortzeko aurre egin behar dieten hesiak.


Hauek izango dira jarduera honetan arduratuko diren erakundeak: Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu ZErbitzua, Europako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroa Nafarroan (CEIN), Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera eta EDER Partzuergoa. Nafarroako Rural Kutxa proiektuaren finantzazio-bazkide bilakatu da. Bazkide guztiek ‘Fondo Empléate’ izeneko finantza-produktua garatzea erabaki dute.


Funtzionamendu protokoloa eta emandako mikrokredituak


Funtseko proiektu onuradunak Ebaluazio Batzorde baten bidez aukeratzen dira. Ebaluazio Batzorde hori Empléate programa exekutatzen duten zazpi erakundeek (Teder Elkartea, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera, Cederna Garalur, CEIN, Erdi Zonaldeko Partzuergoa, Eder Partzuergoa eta Gaztelan Fundazioa) eta Nafarroako Rural Kutxak osatzen dute.


Ebaluazio Batzorde honek proiektu hautagaiak aztertzen ditu oinarrizko bi baldintzen arabera: proiektua bideragarria izan behar da alderdi teknikoari zein ekonomia eta finantza arloari dagokienez; eta sustatzaile bakoitzak Empléate proiektuan aipatutako prestakuntza jardueretako bat burutzeko konpromisoa hartu behar du, hain zuzen ere, gaitasun ekintzaileei dagokiena.


Horrela, orain arte, guztira, 605.00 euro eman dira honako hauek aurkeztutako mikrokredituetan: CEIN (ontzat emandako 6 proiektu), Nafarroako Ganbera (11), Eder (15), Teder (1), Gaztelan (3) eta Cederna (2). Herrien arabera, Iruñean, 20 mikrokreditu eman dira, Tuteran, 9, Corellan bi eta proiektu bat ontzat eman da Lizarran, Cintruenigon, Arguedas, Elizondo, Castejonen, Zangozan eta Ribaforadan. (ontzat emandako proiektuak erantsi dira).

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa