(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Azkoien-Funes zeharbidea hobetzeko lanak inauguratu ditu

ostirala, 2007.eko martxoak 16

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur inauguratu ditu Azkoien-Funes zeharbidea hobetzeko lanak, NA-6630 errepidean. Horretarako 1.247.618,76 euro finantzatu dira.



Jardueran 1.345 metroko luzeran burutu da eta oro har hiru glorieten eraikuntzan datza: hiri glorieta bat Andosilla errepidearen bidegurutzean, eta beste bi zatian zehar.


Horretaz gain, ibilbide guztia urbanizatu da. Horretarako, espaloiak eraiki dira, hornikuntza sarea berritu da, erdibitzaile bat ipini da bi glorieten artean, lorategietako eta argietako apaingarriak ipini dira. Lanak osatzeko, zoladura berritu da eta seinale horizontalak eta bertikalak berritu dira.


AZYSA enpresa lanak egiteaz arduratu da (sei hilabetez garatu dira). Egindako inbertsioari dagokionez, (1.247.618 euro), Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 704.473 euro finantzatu ditu, eta gainontzekoa, berriz, 543.145 euro Azkoieneko Udalaren bidez finantzatu dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa