(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuko bozeramaile kontseilariaren komunikatua larunbatean "Foruak eta Askatasuna. Nafarroa negoziaezina da" lemapean egindako manifestazioaren ostean

astelehena, 2007.eko martxoak 19

Nafarroako Gobernuko bozeramaileak komunikatu hau atera du joan den larunbatean Gobernuak "Foruak eta Askatasuna. Nafarroa negoziaezina da" lemapean egindako manifestazioaren ostean:



"1.- Eskerrak eman behar zaizkie larunbatean Nafarroako Gobernuak egindako deialdiari erantzunez Iruñeko kaleetara atera ziren herritar eta kolektibo demokratiko guztiei. Parte-hartzearen arrakasta handia (igurikimen guztiak gainditu ziren) eta bertaratuen jokabide gizabidezko eta demokratikoa azpimarratu behar dira.





2.- Gizartearen ardura eta kezka nabarmena zela eta dela erakutsi da. Berriro ere, gogoan izan behar da 100.000 pertsonatik gora manifestaziora hurreratu zirela Nafarroaren identitatearen eta gure autogobernuaren alde, eta Nafarroa ETArekin egiten den edozein negoziazio-mahaitan egotearen eta Nafarroa truke-txanpona izatearen aurka.





3.- Manifestaziotik atera beharko litzatekeen beste ondorio bat da bertan agertutako iritzia kontuan hartu beharko dutela lurralde honen etorkizunarekin jokatu nahi izan dutenek edo jokatu nahi dutenek, Nafarroaren politika, erakunde eta gizarte errealitatetik urrun dauden planteamenduekin.





4.- Azken egunotan deialdiaren inguruan egindako deskalifikazio, presio edo gutxiespen guztiek, argudio gabezia baino gehiago, egileen kontzientzia makurra edo errudun-konplexua erakutsi dute.





5.- Hemendik aurrera Nafarroaren alde lan egiten jarraitu behar dugu, intentsitate ahalik handienarekin. Eta Foruaren Hobeagotzean eta Konstituzioan aitortutako gaur egungo Nafarroa sinesten dutenei eskua eman behar zaie, nafarren arazoak konpontzen jarraitzen den bitartean. Amaitzeko, Nafarroako Gobernuak berretsi egiten du Nafarroaren identitatearen eta aurrerapenaren aldeko konpromisoa duela eta hori lortzeko neurri guztiak hartuko dituela."


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa