(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Diru-laguntzei buruzko deialdia izapidetzea ontzat eman du hirugarren adineko pertsonek jantokiak erabili ahal izateko

astelehena, 2007.eko martxoak 19

Nafarroako Gobernuak erabaki berri bat hartu du. Horren bidez, banakako ebaluazioaren araubidean, 2007. urterako diru-laguntzei buruzko deialdia izapidetzea ontzat eman du, hirugarren adineko pertsonek jantokiak erabili ahal izateko.



Deialdirako 65.000 euroko gastua egingo da eta bere helburua honakoa da: gizarte, osasun edo ekonomia arloko arrazoiak direla eta, euren etxean janari egokia bermatu ezin duten hirugarren adineko pertsonei jantokien erabilera eskura jartzea. Horrela, adineko pertsonek euren inguru propioa irautea eta bizi kalitate ona bermatzea lortu nahi da.


Laguntza horiek egunaren otordu nagusia diruz laguntzeko erabiliko dira, bai jaiegunetan eta bai lanegunetan. Bi diru—laguntza mota ezarriko dira: 0,66 euroko orokor bat, otordu bakoitzeko, 499,28 eta 665,70 € bitarteko pentsioetarako, eta 2,14 euroko beste berezi bat, otordu bakoitzeko, 0 eta 499,28 € bitarteko pentsiotarako. 665,71 €urotik gorako pentsioa dutenen pertsonek ez dute diru-laguntza hau jasotzeko eskubiderik izango.


Zerbitzuaren onura jasoko duten pertsonek honako ezaugarriak bete behar dituzte: 65 urtetik gorakoak izatea; 55etik aurrera alarguntasuneko pentsiodunak izatea; erretiroko, minusbaliotasuneko edo 60 urtetik gorako pentsiodunak izatea, eta aurrekoen ezkontideak edo antzeko izaerako harremanak lotutakoak. Halaber,bizitokia Nafarroan eduki eta euren buruaz jabe izan beharko dira.


Diru-laguntza hauek jasotzeko eskaerak aurkezteko epea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo, laster ontzat emango duen foru aginduan zehaztuko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa