Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako curriculumak ontzat eman ditu
astelehena, 2007.eko martxoak 19
Nafarroako Gobernuak ontzat eman ditu Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Derrigorrezko Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen dituen Foru Dekretuak, Izan ere, Nafarroari dagokio hezkuntza maila hauen gutxieneko irakaskuntzen %45a garatzea, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoarekin bat etorrita.
Foru Dekretuak garatzeko, kontuan hartu dira 2006ko martxoan antolatutako "La escuela que necesitamos" jardunaldien proposamenak eta ondorioak; Hezkuntza Departamentuak eginiko kanpo ebaluazioak; o"narrisko gaitasunen garapenaren esperientzia, Europako Erkidegoen Batzordeko gomendioekin bat etorrita; Nafarroako hezkuntza sistemaren berezko ezaugarria keta 2010. urterako helburuak lortzeko Europako asmoa.
Hauek dira hezkuntza etapa horien curriculumak oinarritzen diren printzipio orokorrak:
- Askotariko ikasle guztiak barne hartzen dituen eta premia desberdinen premiak asetzen dituen kalitatezko hezkuntza bat, adin goiztiarretatik identifikatuz.
- Oinarrizko gaitasunen ikaskuntza, curriculumaren arlo guztien bidez.
- Ikasleak modu autonomoan gaitasunak bereganatzeko helburua duen ikaskuntza prozesua, tradiziozko informazio iturriak eta Teknologia Berriak erabiliz; irakurketa, idazketa eta ahozko adierazpen ulerkorra tratatzea askotariko etapen arlo guztietan.
- Curriculumaren hizkuntza arloak koordinatzea, hizkuntzen tratamendu integratuaren bidez, Nafarroako hizkuntza berezitasuna barne.
- Hezkuntza etapen arteko koordinazioa, ikasleen ikaskuntza kohesioa bermatzeko, etaparen helburuak eta oinarrizko gaitasunak bereganatzeari dagokionez.
- Nafarroako dibertsitate geografikoa, historikoa eta kulturala ezagutzea, bere desberdintasunak errespetatzea eta ondare naturala eta artistikoa baloratzea.
- Baliabide naturalak erantzukizunez erabiltzea, ingurumena zaintzea, norberaren eta guztien osasuna babestea, kontsumo arduratsua eta trafiko arauak errespetatzea.
- Pertsonengan, norberaren buruaren ezagutza, autoestimua, kontrol emozionala, iraunkortasuna, akatsetatik ikasteko gaitasuna eta arriskuen onarpena sustatzea.
- Irudimen-gaitasuna garatzea, ekin egitea, norberaren edo guztien proiektuak egitea eta ebaluatzea sorkuntzarekin, konfiantzarekin, erantzukizunaren eta sen kritikoarekin.
- Elkarbizitza eta gatazkak tratatzea elkarrenganako errespetuan oinarritutako balio eta praktika demokratikoen bidez.
- Giro positiboa eta lankidetza hezkuntza komunitatearen kide guztien artean sustatzea.
- Indarkeriaren aurkako jarrerak garatzea, genero berdintasuna sustatzea eta kultura desberdinak gerturatzea eta errespetatzea eskolako esparru guztietatik.
- Eskola zentroak familiekin lankidetzan aritzea, batez ere, askotariko zioak direla eta, laguntza handiago dutenekin.
- Irakaslean gizartean aitortzea, haien lana baloratzea eta haien agintea defendatzea gelan eta zentroan garatzen duten eguneroko lanari dagokionez.
- Barne zein kanpo ebaluazioa egitea, indar-guneak eta hobetzeko arloak detektatzeko.
Nafarroan, duela zenbait urtetik, hezkuntza planek derrigorrezko lehenengo eta bigarren hezkuntzako ikasleen oinarrizko gaitasunak sendotzea dute helburu, zentroetako hobekuntza planen bidez. Aipatutako planetan, oinarrizko gaitasunak lortzeko prozesua gizarte eta hezkuntza balioen sustapenarekin eta familien parte-hartzearekin estu lotuta dago.
- Dokumentazioa:
- Albiste osoa