(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gune berri bat inauguratu da IKT sektoreko proiektu eta enpresa berritzaileentzat

asteartea, 2007.eko martxoak 20

Nafarroako Gobernuaren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Francisco Iribarren Fentanes jauna gaur eguerdian IKT Haztegia inauguratzeko ekitaldiko buru izan da. IKT Haztegi hori informazio eta komunikazioaren (IKT) teknologien enpresa berritzaileak sortzeko eta finkatzeko gune bat izango da, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak sustatuta, eta CEIN elkarte publikoak gestionatuta.



Iribarren presidenteordearekin batera, ekitaldian honako hauek aritu dira: Amaya Otamendi, Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismo Departamentuko zinegotzi ordezkaria, eta Carmen Leza, CEIN elkarteko zuzendari gerentea.


Hazitegi honen bidez, IKT sektorean kokatutako proiektu eta enpresa berritzaileak sortzeko eta garatzeko bidea eman, eta euren garrantzia Foru Komunitatean zabaldu nahi da. Halaber, Hazitegian kokatzen diren enpresek ideiak eta esperientziak elkar trukatu, eta horien artean lankidetzak ezarri ahal izango dituzte. Horrek sektorean ezagutza sortzeari lagunduko dio.


IKT Hazitegiak 400 metro karratuko azalera bat okupatzen du eta bi kokapen modalitate desberdin eskaintzen ditu: inkubazio aurrekoa (teknologia berrien proiektuetan ikertzen dituzten proiektu eta taldeetarako) eta inkubaziokoa (sortu berriko IKT sektoreko enpresetarako edo jarduera ildo berria ezarriko dutenentzako). Bi kasuetan, Hazitegiak ekintzaileen esku tutore bat jarriko du de euren garpeneko ekimenetan laguntzeko, eta horretaz gain, baliabide materialak eta teknikoak ere erabilgarri izango dituzte, besteak beste, lokalaren emakida, hornikuntza eta altzariak, Interneteko atzipena edo gelak.


IKT Hazitegian sartu ahal izateko, aurre inkubazioko zein inkubazioko modalitatean, enpresa proiektuaren memoria bat aurkeztu behar da. Proiektuaren edo enpresaren berrikuntza, lehiakortasuneko profila eta proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz arduratuko den batzorde batek memoria hori baloratuko du.


IKT Hazitegia Software Bikaintasuneko Zentroetan (CES) kokatzen da. Zentro hori Nafarroako softwareko profesionalen eta enpresen ezagutza eta kalitatearen garapena hobetzeko helburuarekin sortu ziren. Gertutasun horri esker, IKT Hazitegiko enpresen profesionalek CES-en baliabideak aprobetxatu ahal izango dituzte.


Laguntza


IKT Hazitegia Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta CEIN elkarteak sinatutako lankidetza-akordioaren esparruan abian jarri da. Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren Informazioaren Gizarteko Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunen artean honako hauek aurki daitezke: informazioaren teknologia berriak txertatzea eta Foru Komunitateko gizarte, enpresa eta industria esparruko komunikazioa eta ezagutza.


Bestalde, Iruñeko Udalak, 2002. urtean, URBAN Europako proiektuaren esparruan, bere gune historikoko eta Rochapea auzoko ekonomia, enpresa eta gizartea garatzeko hainbat ekimen abian jarri zuen, eta hura amaitu ondoren, mantendu nahi du. Horietako proiektu bat gune fisiko bat sortzea izan zen IKT proiektuak eta enpresak bertan sustatzeko, Centro TIC URBAN izenekoa.


Bestalde, CEIN elkarteak bere laguntza teknikoa eskaini die orain arte Iruñeko Udalak garatutako proiektuei eta bere helburuen artean herriko industria sare baten dibertsifikazioa sustatzea dago, jarduera, sektore eta teknologia berriak ezartzeko. Helburu horretarako, CEIN elkarteak, bere baliabideen artean, 4.186 metro karratu okupatzen dituen enpresen hazitegi bat dauka, herrian sortzen diren enpresa berritzaile berriei bai kokaleku bat eta bai aipatutako enpresa berritzaileak sendotzeko administrazio eta teknika zerbitzu batzuk eskaintzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa