(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Osasun Departamentuak Nafarroako Ospitaleko C pabilioia birmoldatu eta handitu du

asteartea, 2007.eko martxoak 20

Horretarako 30 milioi euro inbertitu dira eta ondorioz ZIU, barne medikuntza eta onkologiako instalazioak nabarmen hobetuko dira


Pabellón C del Hospital de Navarra

Nafarroako ospitaleko C pabiloiaren fatxada, gaur egun. ( irudia handitu )


Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbidea, laster, Nafarroako C pabilioia birmoldatzeko eta handitzeko lanak kontratatzeko espedienteari ekin egingo dio, Nafarroako Gobernuari horretarako baimena eman ondoren. Lan horietarako, Exekutiboak, urte anitzeko izaerarekin, 30 milioi eurotako inbertsioa ontzat eman du 2007-2010. urteko aldian. Kopuru horri, lanak amaitzen direnean, instalazio berrien hornikuntzaren kostua gehitu beharko zaio, behin-behinean, 3 milioi eurokoa izanik.


Proiektu arkitektoniko horri esker, C pabilioia nabarmen handituko eta birmoldatuko da, honako alderdi hauek barne hartuta:


- ZIU bat eraikiko behar da, egun sartzen diren ohe baino gehiago hartzeko eta gaixo bakoitzeko azalera handitzeko. Horretaz gain, Unitate honen antolamendua birmoldatuko da kalitate hobeagoko laguntza eskaini ahal izateko.


- Anbulatorio-gune bat hornituko da, eguneko ospitalean barne kokatzeko. Hartara, helburu horretarako gunea handituko da eta proba diagnostikoen instalazioak hobetuko dira.


- Barne Medikuntza, Onkologia eta Hematologiako unitateen edukiera handituko da, eta ondorioz, gaixoei erosotasun gehiago eta banakako gela gehiago eskainiko zaie.


- Ospitaleko ahalmen kirurgikoa areagotuko da, bi ebakuntza-gelen bidez. Horietako bat azalera handikoa izango da errobotikako gailuez hornitzeko.


- Eta, azkenik, handiagoak eta hornikuntza hobea duten bi aldagela berri egingo dira, osasun langileentzat.


Proiektua zenbaki handitan


Proiektuak eragindako unitateen edukierari buruzko zenbait daturen arabera, gaixoenganako arretan egingo diren hobekuntzak ezagutu ditzakegu:


- Nafarroako Ospitaleko ZIU instalazioek, egun 18 ohe dituzte, ohe bakoitzeko batezbesteko 10 m2-ko azalerarekin eta oraingoan 24 ohe eta ohe bakoitzeko batezbesteko 20 m2 izatera pasako dira.


- Barne medikuntzan, egun 22 logela bikoitza daude, bakoitzak 14 m2 bana dituztela. Oraingoan, beste banakako 14 logela gehiago izango dituzte, 20 m2banarekin.


- Onkologian eta Hematologian, egun, 14 m2 dituzten 13 logela bikoitza eta neurri bereko beste banakako bi daude. Denek guztira, 28 ohe biltzen dituzte. Proiektuak aurreikusi du 20 m2-ko 26 banakako logela eta 28 m2-ko 6 logela bikoitz eraikiko direla, alegia, guztira, 38 ohe. Isolatze logelak bi izatetik la izatera pasako dira.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa