(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leitzarango autobia ireki dute (A-15) mota guztietako ibilgailuentzat asteazkena, 2007.eko martxoak 21

16:15ean Madril-Irun Iparraldeko Autobia (A-1) ireki dute berriz, eguerditik, Arabako tartean egondako arazoak direla-eta itxita egon dena


16:15ean Leitzarango autobia (A-15) ireki dute berriz mota guztietako ibilgailuentzat. Halaber, Madril-Irun Iparraldeko autobiaren (A-1) tartea ere ireki dute; izan ere, Madrilerako noranzkoan itxita egon da eguerditik Arabatik egondako arazoengatik.


Nafarroako bide sarearen egoera nabarmen hobetu da gaur goizean, elur-ekaitza baretu eta gero foru lurralde gehienean, Araba eta Gipuzkoa ondoko herrietan izan ezik.


Goizean mozketa teknikoak egin dira, bereziki izotz-plakek edo ezkerreko erreian pilatutako elurrak eragindako arazoak izan dituzten galtzada nagusiak garbitzeko (A-1 Iparraldeko autobia; N-121 Iruña-Tutera; eta N-240, Iruña-Jaka), eta goizeko lehen orduan Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoak egindako bileran hartutako erabakiari jarraiki. Bilera hori, Nafarroako Jauregian izan da, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilari Álvaro Miranda Somavillak zuzendu du. Hartutako erabakiaren ondorioz, Nafarroako elur-kentzeko makinek bigarren mailako sarean dauden herrien sarrerak garbitu dituzte, bereziki Nafarroaren erdian daudenak, ekaitzak eragin handia izan duelako han.


Nafarroako Gobernuak turismoen eta ibilgailu astunen gidariei eskuineko bidetik bakarrik gidatzea eskatu die, elurra kentzeko ekipamenduak lan egiten ari diren errepideetan, euren lana errazteko eta kontserbazio langileen eta talde polizialen segurtasuna bermatzeko.


Era berean, Koordinazio Organoak erabaki du, ahal den neurrian, elurra kentzeko ekipamenduak sare nagusitik pixkanaka kentzea, gaurko egunean zehar, bigarren mailako errepidetan kokatutako herrialdeen sarreretako elurra kentzeko bereziki, Nafarroako Erdi Zonaldeko herrietan, atzoko ekaitzak gogor astindu baitzituen.


Aipatu behar da gaur elurra kentzeko 70 ekipamendu eta 15 makina laguntzaile ari direla Neguko Bideragarritasuneko Planean lan egiten, Foruzaingoaren trafikoko 80 zuzkidurarekin (34 goizez, 32 arratsaldez eta 14 gauez) eta Guardia Zibileko 59-rekin batera (trafikoko 26 patruila goizez, 24 arratsaldez eta 9 gauez). NLA, ekaitza hasi zenetik, indartutako Sos Nafarroa 112 arreta-dispositibo batekin lan egiten ari da. Aipatutako agentziak, atzo, hiritarren lau mila inguru dei artatu zituen (egunaren batezbestekoa 2.300-2.400 izaten dira) Beste 68 su-hiltzailek su-hiltzaileen hamaika parkeen sarean erabilgarri dagoen zerbitzua osatzen dute.


Neguko Bideragarritasuneko Planaren Koordinazio Organoan honako hauek hartzen dute parte: Barne eta Herri Lan Departamentuko zuzendaritza nagusiak, Foruzaingoa, Guardia Zibila, Nafarroako Udaltzaingoa, Nafarroako Larrialdietarako Agentzia, Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea, Komunikazio Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritza, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatea eta Nafarroako Autopistako (AP-15) eta Camino Autobiaren (A-12) enpresa buruen ordezkariak.


Itxita zeuden edo kateak behar zituzten mendateen erdiak dagoeneko ireki dituzte


18:00etan, oraindik mendate hauek jarraitzen dute itxita bigarren mailako sarean: Belagua (NA-1370), Orokieta (NA-4114) eta Urbasa (NA-718). Gainera, Egozkuen (NA-2520) kateak behar dira.


Garbiketa lanei esker kateak erabiltzeko agindua kendu dute ondorengo mendateetan: Urkiaga, N-138an (Iruña-Frantzia, Alduidestik), Aibar (NA-534), Artesiaga (NA-174), Larrate (NA-534), Lerga (NA-132), Lizarraga (NA-120), Petilla de Aragón (NA-5700) eta Ujué (NA-5310), gaur goizeko lehen orduan itxita egon direnak, edo kateak behar izan dituztenak.


Teilatuetan eta estalkietan pilatutako elurra zaintzea


Koordinazio Organoak gaur aztertu duen beste alderdietako bat Melidan eta Zarrakaztelun izandako istripuak izan dira, animalia baserri baten eta tailer baten teilatu bana eraistearen ondorioz, hurrenez hurren. Ez batean eta ez bestean ez zen zauriturik egon.


Melidako Agezako txerritegian erregistratutako istripua 14:30ean inguru eta Zarrakaztelukoa, berriz, Kran Tailerren pabilioiari eragin zion, ordubete beranduago. Azken horretan, tailerraren barruan konpontzen ari ziren ibilgailu batzuk kaltetu ziren. NLA-ren su-hiltzaileek, bietan, udaleko agintariei egoeraren berri eman zieten, neurri egokiak har zitzaten.


Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako eraikinen pribatu zein publikoak, jabeei edo arduradunei, eta batez ere Erdi Zonaldekoei, gomendatu die estalkietan pilatutako elur kopurua eta erlaitzetatik eror daitezkeen izotz plakak errebisatzea, eta edozein arazo izanez gero, SOS Nafarroa 112 dispositiboari deitzea.


Hamabost istripu izotzarengatik bi orduetan


Foruzaintzako Trafiko Dibisioaren agenteek 15 zirkulazio istripuetan lagundu behar izan dituzte 7:00etatik 9:00etara, funtsean autoak bidetik atera direlako eta talkengatik. Kasu gehienetan izotzak eta zirkulatzeko egoera zailak izan dute errua. Istripu horietan bost lagun zauritu dira, eta ospitale ezberdinetara eraman dituzte.


7:04an lagun bat zauritu da Huarteko Areta poligonoan motorretik jauzi eta gero; 7:18an, Mendibilen (N-121 km 22,2), auto baten gidaria zauritu da gidatzen ari zen autoa bidetik atera eta gero. 7:17an, hiru autok talka egin dute Martzillan, baina bakarrik egon dira kalte materialak. 7:26an, Tafallan, beste auto bat bidetik atera da Teileriako kurban, baina ez da egon zauriturik. 7:45ean, Belaskoainen, bi lagun zauritu dira autoa bidetik atera eta gero. Ordu berean, NA-660 errepidean, 7. km-an, Martzilla eta Alesbes artean, hiru autok talka egin dute, eta hiru minutu beranduago, 7:48an, SOS Navarrak beste dei bat jaso du 6. km-an, Aragoi ibaiaren gaineko zubian beste hiru autok talka egin eta gero.


8.01ean, NA-132 errepidean, Larrionen, beste auto bat bidetik atera da, eta ez da egon zauriturik. 8:07an, 33 urteko gaztea zauritu da Nafarroako etorbidean, Cordobillan, hiru autok talka egin eta gero.


Etxabakoitzen, 8:12an, bi autok talka egin dute, eta 8:16an, auto bat bidetik atera da, Etxabarrin, zauriturik gabe (Allinen). 8.35ean, Zortzikoko biribilgunean, Berriozarren, lau autok talka egin dute, baina bakarrik egon dira kalte materialak. Ordu berean, Mutiloan, auto bat bidetik atera da.


8.45ean, Foruzaintzako Trafiko Dibisioko kideak beste istripu batean egon dira. Kasu honetan, auto bat bidetik atera eta irauli da, Berbintzana eta Larraga arteko errepidean. 8:57an, Aiozianen, auto bat bidetik atera da. Bi istripuetan ez da egon zauriturik.


14:30ean, Azagran, Ebroko ardatzean, hiru ibilgailuk talka egin dute, eta ez da egon zauriturik.


15:05ean, auto batek kamio batekin talka egin du Irurtzunera doan AP-15 errepidean, eta ez da egon zauriturik.


Istripu hauez gain, kamioiak gurutzatu dira ondorengo mendateetan: Azkoien, Zarrakaztelu, Pitillas inguruan, Biurrun eta Lerinen. Horren ondorioz mozketak egon dira zirkulazioan.


Gaur bakarrik falta izan dira %1,4 ikasle


Hezkuntza Departamentuak emandako datuen arabera, 91.402 ikasleetatik 1.319 baino ez dira falta gaur; hortaz, %1,4 ikasle. Atzo baino askoz ere ikasle gutxiago falta izan dira; izan ere, 4.000 ikasle baino gehiagok ezin izan ziren joan ikastetxe publikoetara edo itunpeko ikastetxeetara.


Halaber, adierazi behar da lau ikastetxek itxi dutela gaur elurrarengatik (Arroitz, Añorbe, San Salvador, Oteitzakoak eta Las Améscoas, Zudairikoak). Bestalde, 31 ikastetxeetan ikasleak falta izan dira garraioan egondako arazoengatik nagusiki.


Oharrak: 1. Prentsa Kabineteak airetik ateratako argazkiak jarriko du gaur arratsaldean ikusgai komunikabideentzat, www.navarra.es orrialdearen bidez, eta 848-427700 telefonora hots egiten bada.


2. Fase 3 enpresak, Prentsa Kabineteak eskatuta, dvd kopiak banatuko ditu hala eskatzen duten telebisten arten, gaur goizean airetik ateratako argazkiekin. Harremanetan jartzeko: 948-291617.


3. 18:00ak inguru, Prentsa Kabinete honek elur-ekaitza dela eta Nafarroako ikastetxeetan falta izan diren ikasleei buruzko datu zehatzak emango ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa