(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Bamberg Fundazioaren "Osasun Teknologien Kudeaketaren" Saria jaso du asteazkena, 2007.eko martxoak 21

Sariak Foru Komunitateak medikuntza publikoari aplikatutako teknologia berriei emandako bultzada aitortzen du


Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuko kontseilariak, María Kutz Peironcely, gaur Madrilen, Osasun Teknologien Kudeaketaren Saria jasoko du, Bamberg Fundazioaren eskutik. Entrega ekitaldia Palace Hotelean izango da (Cortes, 7. Madril) 13:30ean. Sariak Foru Komunitateak medikuntza publikoari aplikatutako teknologia berriei emandako bultzada aitortzen du.


Bamberg Fundazioa erakunde pribatua da eta bere helburua osasun sistemaren eraginkortasuna teknologia berrien aplikazioaren bidez hobetzea da. Hauek dira lehentasuneko arreta arloak: ordenagailuak lagunduriko diagnostiko zelularra eta molekularrarekin lotutako teknologiak; sistema elektromedikoak; protesi azkarrak eta ezartze-terapiak; botikei aplikatutako bioteknologia; elikadura teknologiak eta adimen artifizial bidezko kudeaketa sistemak.


Osasun kontseilariak otsailean Bamberg Fundazioaren aurrean Nafarroako medikuntza publikoaren egoera eta teknologia berrien esparruan izandako garapenak azaldu zituen.


Nafarroako osasun publikoan, erabiltzaileenganako arretarako zerbitzuaren erreminta telematiko nagusiena "informatizatutako historia klinikoa" da. Hura bakarra da hiritar bakoitzarentzat, eta bertan osasun intzidentzia guztiak biltzen dira. Informatizatutako historiak Foru Komunitateko osasun-sare publikoaren osasun zentro guztientzat unibertsala eta erabilgarria da. Aipatutako informatizatutako historia klinikoan gaixoaren aurrekariak, erradiologiako probak, laborategiko analisien emaitzak, azterketak, botikak eta farmazia, erizainen laguntzak eta osagarrizko bestelako txostenak biltzen dira.


Gaur egun, informatizatutako historia klinikoa %100ean ezarri da Lehen Mailako Osasunean eta ospitaleko eta anbulatorioetako inguruetan (bertan ere paperezko euskarrian dauden historia kliniko guztiak digitalizatzen ari dira) eta, laburbilduz, osasun zentro guztietan, medikua astean zenbait orduz joaten den kontsultategiak barne.


Informatizatutako historia klinikoa osasun sistema publikoarekin lankidetzan aritzen diren erakunde publikoetara eta pribatuetara, eta Tuterako gunean abian jarri den ZIU mugikorretara eta etxez etxeko ospitaleratze zerbitzura hedatzeko fasean dago. Informatizatutako historia klinikoari esker, Lehen Mailako Osasuneko eta Osasun Espezializatuko medikuek aldi berean informazio berbera erabil dezakete, eta gaixoei dagokienez, sistemari esker, ez dira leku batetik bestera ibili behar eta kontsulta eguna eta orduari dagozkion lehentasunak ezarri ditzakete, hitzordu unibertsalaren bidez, espezialistaren osasun zentrotik.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa