(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak iaz 12,1 milioi € inbertitu zituen 12.054 familiari emandako zuzeneko laguntzetan osteguna, 2007.eko martxoak 22

Kenketa fiskalekin eta etxebizitzetarako, ikasketarako eta garraioetarako beken bidez familia ugariei emandako laguntzekin osatu dira


Guztira, 12.054 familiei, 2006. urtean, laguntzak eman zitzaizkien, 12,1 milioi eurotan, Nafarroako Gobernuaren eskutik, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez. Halaber, laguntza horiek kenketa fiskalekin eta etxetarako, ikasketarako eta garraioetarako, besteak beste, beken bidez emandako laguntzekin osatu dira.


Hain zuzen ere, 2006. urtean emandako zuzeneko laguntza hauek bost mailetan sailkatu daitezke. Horrela, erditze anizkoitzarengatik, 148.594 € eman zaizkie 234 familiei; lan-utzialdiarengatik 918 onuradun egon dira, 1,7 milioi euroko laguntzekin; hirugarren edo hortik aurrerako seme-alabarengatik, 749 pertsonek 1,5 milioi eurotako laguntzak jaso dituzte; hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten emakume langileengatik, 9.359 emakumek 8,3 milioi eurotako laguntzak jaso dituzte, laugarren edo hortik gorako seme-alaba izan duten familia ugariengatik, 794 pertsonek 455.130 € jaso dituzte.


2007. urtean aplikatuko diren laguntzei dagokienez, 2000. urtetik existitzen ziren kopuruak eguneratu dira, eta horrenbestez, aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera, honela ezarri dira laguntzak: lan-utzialdietarako, 400,46 € hilabetean; hirugarren edo hortik gorako seme-alabarengatik, 2.402,76 € ordainketa bakarrean; erditze anizkoitza izanez gero, bizkiengatik, 87,37 € hilabetean, hirukiengatik, 218,43 € hilabetean, laukiengatik 291,24 € hilabetean, eta boskiengatik eta bestelakoak 72,81 € al gehiago hilabetean. Laugarren seme-alaba izanez gero, laguntza 397,21 € izango da hilabetean, laugarren seme-alaba hori maila bereziko familia ugarietan bada, laguntza 595,81 € izango da, eta bosgarren eta hortik gorako seme-alabarengatik, laguntza ere 595,81 € izango da. (Erantsitakoa girian neurri hauek aipatzen dituen lauki bat adierazten da, 1. laukia).


Laguntza hauei hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten ama langileei emandako laguntzak gehitu behar zaizkie. Laguntza horiek 1.200 edo 1.800 € izan daitezke urtean, dagokion errenta mugaren arabera. Horretaz gain, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera beste bi neurri berri jarriko dira, hain zuzen ere, 595,81 € urtean, bosgarren edo hortik gorako seme-alaba bakoitzarengatik, eta billete arruntaren %62ko deskontu berezi bat hiri garraioko billetean, familia ugariei, hau da, familia ugari baten senitarteko bakoitzak 0,38 € ordainduko ditu billete bakoitzeko euro baten ordez.


61,5 eurotako zuzeneko laguntzak 2000 eta 2006 urte bitartean


2000. urteko ekainean lehenengo laguntzak onetsi zirenetik, 2006. urtera arte, Nafarroako Gobernuak, 61,5 milioi € inbertitu ditu familiei emandako zuzeneko laguntzetan (erantsitako dokumentuaren 2. laukia): erditze berberean bi edo hortik gorako seme-alaba jaiotzeagatik (erditze anizkoitzetarako emandako laguntzak), adin txikiko seme-alabak zaintzeko lan-utzialdiengatik, hirugarren edo hortik gorako seme-alaba jaiotzeagatik (ordainketa bakarra), laugarren edo hortik gorako seme-alaba jaiotzeagatik (familia ugariak) eta hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten ama langileengatik, maila bereziko familia ugariengatik. Kasu guztietan, seme-alaben erreferentzia modu berberean egingo da seme-alaba biologikoen edo adoptatuen arteko bereizketarik egin gabe.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa