(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Armendáriz kontseilariak Nafarroako Zentro Teknologikoen Sarea (Retecna) aurkeztu du ostirala, 2007.eko martxoak 23

Sarea Foru Erkidegoan dauden bederatzi zentroek osatzen dute; zentroek, guztira, 40.671 proiektu abiatu dituzte.


Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, José Javier Armendáriz Quelek, Nafarroako Zentro Teknologikoen Sarea (Retecna) aurkeztu du gaur goizean. Nafarroako agente teknologikoen lankidetza-sare horren helburua da sinergiak eta osagarritasunak sustatzea, proiektu bateratuak garatzea eta Europako zientzia-teknologia-enpresa sistemako beste sare eta agenteekin harremanetan egotea.


Aurkezpenean parte hartu dute, Armendáriz kontseilariarekin batera, Nafarroako Berrikuntza Agentziako Belén Goñi zuzendariak eta RETECNA osatzen duten bederatzi zentroetako ordezkariek: AIN (Nafarroako Industri Elkartea), CEMITEC (Nafarroako Berrikuntza eta Teknologia Zentro Diziplina Anitza), CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala), CIMA (Medikuntza Aplikatuko Ikerkuntza Zentroa), CITEAN (Nafarroako Automobilgintza Teknologiaren Berrikuntza Zentroa), CNTA (Elikagaien Teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionala), L’Urederra, IDAB (Nekazaritza Bioteknologiako Institutua), eta ILL (Lekunberriko Esne Institutua).


Armendáriz kontseilariak honako hau esan du: "gaur egun handia da Foru Erkidegoak garatzen dituen berrikuntza-politiken garapenerako; izan ere, erakunde bakar batean bildu ditugu Nafarroako zentro teknologikoak".


José Javier Armendárizek, gero, hau gogoratu du: "Nafarroako Gobernua, azken urteotan, I+G+B politikak tinko sustatzen ari da, gure ekonomiaren lehiatzeko gaitasuna garatzeko, dibertsifikatzeko eta hobetzeko bide estrategiko gisa. Gaur egun, Nafarroa postu onean dago estatuko erkidegoen zerrendan, berrikuntza-politikan. Nafarroa da, Madrilekin batera, BPGren aldeko berrikuntza-gastuan aitzindari".


Alde horretatik, Industria eta Teknologia Saileko buruak baietsi du "Nafarroak, %1,67arekin, estatuan batez beste baino %50 gehiago inbertitzen duela berrikuntzan. Nafarroa, gainera, aitzindaria da I+G+B lanetan aritzen diren enpresetako teknikarien alorrean. Berrikuntzan Europa dugu erreferentzia; zehazki, Europar Batasunak 2010ean BPGren %3 berrikuntza-gastuak ordaintzeko jarritako helburua".


Nafarroako III. Plan Teknologikoaren barruan dagoen Retecna elkartearen helburuak hauek dira:


  • Estatuko eta Europako erakundeekin harremanetan egotea eta eskaintza teknologiko bateratua hedatzea.
  • Europako partaidetza eta I+D arlorako funtsak itzultzea.
  • Beste sare batzuekin elkarlanean aritzea.
  • Tresnak partekatzea.
  • Teknologia alorreko formazio-plan bateratu bat osatzea.
  • Praktika egokiak trukatzea eta sortzea.
  • Sarearen aginte-koadroa egitea, sareak Nafarroako I+G+B sisteman duen eragina zertan den jakiteko.
  • Oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileak sortzea.


      2005ean, Retecna osatzen duten bederatzi zentro teknologikoek datu hauek eman zituzten: zerbitzuak 1.092 enpresak jaso zituzten; 40.671 proiektu abiatu zituzten; zentroetan 613 langile zeuden, horietatik 184 doktoreak.


      Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, Nafarroa da I+D alorrean langile gehien dituen erkidegoa. Sektore horretan 4.493 pertsonak lan egiten dute, mila biztanle aktiboko 16,37 pertsonak; estatuko batezbestekoa milako 9,21 da (173.773 pertsona).


    • Nafarroako Gobernua

      Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa