(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak "Pío Barojaren Oroitzapenen" erakusketari buruzko tailer didaktikoak antolatu ditu asteartea, 2007.eko martxoak 27

Aurtengo Aste Santuan, Nafarroako Museoaren tailer didaktikoak "Pío Barojaren Oroitzapenen" erakusketan murgilduko dira. Erakusketa atal desberdinetan egituratu da, eta atal horiek tailerren garapena zuzenduko dute: familia, haurtzaroa eta gaztaroa, mende aldaketa, Itzea, jarduera gizon baten oroitzapenak...


Nafarroako Museoaren tailer didaktikoak

Haur talde bat "Pío Barojaren Oroitzapenen" erakusketan. ( irudia handitu )

Tailer bakoitzak lau emanaldi izango ditu eta apirilaren 10, 11, 12 eta 13an antolatuko dira. Horietan, laurogei haurrek parte hartu ahal izango dute, adinen arabera antolatuta: txikienak 4 (beteak) eta 7 urte bitartean, eta handiak, 8 urtetik gorakoak.


Izen-ematea pertsonalki egingo da, Nafarroako Museoaren bulegoetara iritsi ahala, datorren larunbatean, hilak 31, 11:00 eta 14:00 artean. Tasak 10 eurotan izango dira, eta heldu bakoitzak gehienez hiru haur matrikulatu ahal izango ditu, anaia-arreba gehiago badira izan ezik. Informazio gehiagorako, 848426493 telefonora deitu dezakezue.


Leyre Arraizak antzerki-adierazpeneko tailerra zuzenduko du. Pío Barojaren testu laburren irakurketaren eta erakutsitako lanetako baten azterketaren bidez, egilearen bizitzaren eta lanaren pertsonaia desberdinak ezagutuko dira. Parte-hartzaileek gorputz-, aho- eta antzerki-adierazpeneko jolasak egingo dituzte eta bertaratzen diren helduentzat antzerki labur bat prestatuko dute.


Adierazpen plastikoko tailerraren begiraleek, Sonia Ilzarbe eta Eneko Pérez, erakusketaren margoak azalduko dituzte: erretratuak, paisaiak eta natura hilak, Barojatarren Itzeko etxetik ekarrita. Neska-mutilek gai hauek landuko dituzte eta liburu txiki bat egingo dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa