(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Eskualdearen mugikortasun iraunkorrari buruzko planaren erredakzioa adjudikatu da asteartea, 2007.eko martxoak 27

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak "Equipo de técnicos en transporte y territorio SA" enpresari Iruñeko Eskualdeko Mugikortasun Iraunkorrari buruzko Planaren erredakzioa adjudikatu dio. Aipatutako planaren bidez, garraio publikoa eta modu ez motorizatuak erabiltzea sustatu nahi da (oinez eta bizikletaz).


Lana hamaika hilabeteko epean burutuko da eta 193.200 eurotan adjudikatu da, hau da, %16 gutxiago enkante-prezioari dagokionez. Lehiaketan sei eskaintza aurkeztu ziren.


Hiritarrak gero eta kezkatuagoak


Iruñeko Eskualdeko Mugikortasun eta Garraioaren Mahaiak Plana egitea enkargatu du. Adierazitako Mahaia 2006ko martxoan sortu zen, eta Nafarroako Gobernuaren ordezkariek, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatearen ordezkariek, Eskualdeko udalek, eta garraioaren sektorearekin lotutako enpresa eta gizarte erakundeek osatzen dute.


 Mota hauetako jarduerekin hiri garapenak aurre egin beharreko erronka nagusienetariko bati erantzun nahi zaio, hiritarren kezka nagusienetariko bat baita (batez ere Europako hiritarrak). Aipatutako erronka mugikortasun iraunkor bat lortzean datza, garraio eraginkor baten bidez, energia eta ingurumen ikuspegi batetik; hau da, garraiobide ez motorizatuak (oinez eta bizikleta) eta hiriko garraioa gehiago erabili nahi da, okupazio gutxiko garraio pribatua gutxiago erabiltzeko.


 Planaren edukia


Horretarako, Planak garraiobide desberdinak era koordinatuan eta eraginkorrean erabiltzeko beharrezko estrategiak eta tresnak definitu behar ditu, honako hauek nabarmenduz:


- Hiri erdialdetako sarrerak eta aparkalekuak araupetzea eta kontrolatzea.


- Garraiobide publiko desberdinen eskaintza garatzea eta hobetzea.


- Disuasio aparkalekuak modu koordinatuan sustatzea eskualde esparruko kanpoaldeko herrialdetako estazioetan edo geltokietan.


- Bide sarearen sare nagusia antolatzea eta ustiatzea, garraiobide desberdinei dagokienez.


- Oinez eta bizikletaz mugitzeko ohitura sustatzea, guneak eraikiz edota erreserbatuz eta traba arkitektonikoak kenduz, eta erabiltzaileentzat inguru seguru eta atsegina sortzea. Horretarako, udal ertzetako oinezkoen konexioak eta integrazioa eta hirien arteko txirrindularien pisten sareak elkarrekin koordinatu behar dira.


- Garraiobide publikoko sistema desberdinen integrazio instituzionalaren, tarifen eta fisikoaren neurriak eta modalitate-artekoa garatzea.


- Mugikortasuna kudeatzea erakarpen gune handiei dagozkien alderdietan.


- Garraio publikoa eta garraiobide ez mekanizatuen eta trenbideko eta aireko garraioaren arteko modalitatea sustatzea.


 - Zama-lanak eta IE-ko herrietako merkantzien banaketa araupetzea.


Metodologia


Aurreko gaiak definitzeko, pertsonen egungo mugikortasunaren eredua eta merkantziak eskualdeko hirietan banatzeko eredua ebaluatuko dira, eta, ondoren, erabakiko da ibilgailu pribatua ez bezalako aukerako garraio bakoitzari zein pisu eman behar zaion, mugimenduaren arlo eta mota bakoitzean, eta zein neurri hartu behar diren, helburu hori lortzeko. Horretaz gain, neurri horiek ezartzeko egutegi egokiena ere aukeratuko da udalerrien egoeraren eta baliabideen arabera. Halaber, gizarteak eta erakundeek parte hartzeko plan bat hartuko da barne.


Proiektuaren zuzendaritza teknikoa Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateari eta Iruñeko Udalari egokituko zaie.


Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundeak (IDAE) eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Plana finantzatuko dute, Nafarroako Gobernuak eta aipatutako Erakundeak sinatutako lankidetza hitzarmenaren esparruan, energia eraginkortasuneko jarduerak burutzeko, 2005-2007 denbora aldiko Espainiako Energia Aurrezte eta Eraginkortasunaren Estrategiako Jarduera Planaren barruan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa