(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak "berdintasunak gizartea hobetzearen alde egiten duela" nabarmendu du "Erakundeen Berdintasunerako Politikak: I. Planaren erronka bat" izeneko jardunaldien hasieran asteazkena, 2007.eko martxoak 28

Gaur eta bihar garatuko dira Baluarte Auditorioan


Sanz Presidenteak jardunaldiei hasiera eman die, García Malo kontseilariaren (ezker) eta Teresa Aranaz (eskuin) andrearekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean "Erakundeen Berdintasunerako Politikak: I. Planaren erronka bat" izeneko jardunaldiei hasiera eman die. Horiek gaur eta bihar garatuko dira Baluarte auditorioan. Hasierako ekitaldian Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo; eta Berdintasunaren Aldeko Nafarroako Erakundearen (BANE) zuzendari-gerenteak ere, Teresa Aranaz Jiménez, parte hartu dute.


Hain zuzen ere, eguneroko bizitzaren berdintasunari dagokionez, Miguel Sanz jaunak adierazi du "garai berriek formula berriak behar dituztela eta konpartitutako erantzukizuna premiazkoa dela, beraz, gizonak gune pribatuan sartu behar dira emakumeek gune publikoan egin duten moduan. "Berdintasuna – jarraitu du Sanz Presidenteak- giza baliabideak hobetzen eta gizartea hobetzearen alde egiten duten erronka eta aukera bat da".


Halaber, Sanz Presidenteak azpimarratu du iazko 2006. urtean Nafarroako Foru Komunitatearen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana ontzat eman, eta Europako Batzordeak "Guztientzako Berdintasunaren Europako Urte" gisa, 2007. urteko Berdintasunari buruzko Legea eta aitorpena onetsi berri ondoren, "une historiko batean gaudela, eta bertan, politikoen gogoeta eta nahia premiazkoa dela, berdintasuneko eskubidea bermatzeko, hau da, egi eta eraginkor bilakatu behar den eskubidea bat". I. Planaren edukiari buruz mintzatuz, Miguel Sanzek esan du bertako eduki nagusia berdintasun politikak Foru Komunitatearen Administrazioan barneratzeari buruzkoa dela, horiek Nafarroako gizartean pisu politiko eta sozial nabarmena dutenez, "berdintasunerako politiketan lehenengo azentua ipintzeko eredua eta erreferentea izan behar direlako".


Jardunaldietan parte hartu dutenen irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak BANE-ren bidez antolatutako jardunaldi hauen helburua 2006-2010 denboraldiko Nafarroako Foru Komunitatearen Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunari buruzko I. Plana jendeari aurkeztea eta erakundeei berdintasunerako politikak abian jartzeko lagungarriak izango zaizkien jarraibideak eta lan-bideak eskura jartzea da. Jardunaldietan askotariko eremuko ordezkariak bilduko dira: gizarte, ekonomia eta enpresa munduko agenteak, Toki eta Foru Administrazioaren langile teknikoak eta politikoak, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren langileak, besteak beste, enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, elkarteak, alderdi politikoak eta sindikatuak.
Dokumentazioa:
Informazio osoa.doc
Curriculos ponentes

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa