(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Vianan arituko da César Borgia-ren V. Mendeurrena ospatzeko ekintzen barruan asteazkena, 2007.eko martxoak 28

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa datorren ostiralean arituko da, 20:00etan, Vianako Santa Maria Elizan. 1507. urteko martxoaren 11tik 12rako gauerdian, aipatutako herrian bertan izandako César Borgia-ren heriotza dela eta, Nafarroako Gobernuak eta Vianako Udalak antolatutako ospakizunen programaren ekintzetako bat izango da.


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Vianan aritzen den lehenengo aldia izango da. Bertan eskainiko duten kontzertuan 60 musikarik baino gehiago Beethoven, Mendelson eta Von Webwer-en musika-lanak joko dituzte, Cristóbal Sóler-ren batutapean, gonbidatutako zuzendari eta Valentziako Unibertsitateko Orkestra Filarmonikoaren titularra, 1995an sortu zenetik.


César Borgia-ren heriotzaren V. Mendeurreneko oroitzapenezko ekintzak martxoaren 1ean hasi ziren, Vianako Kultur Etxean antolatutako "César Borgia y Viana: 1507-2007" erakusketaren inaugurazioarekin. Bertan, berrogeita hamar argazki baino gehiago, planoak, agiriak eta berarekin lotutako piezak bildu ziren. Horretaz gain Errenazimenduko musikako kontzertu bat eskaini zen baterako "Concerto Vago-ren" eskutik. Martxoko bigarren asteburuan, eta César Borgia-ren heriotza-datarekin bat eginez, César Borgia-ren bide turistikoa inauguratu zen, eta Santa Maria Elizan Requiem bat abestu zen César Borgia-rengatik, Iruñeko Ganbera Abesbatzaren eskutik. Halaber, lore-eskaintza bat egin zen bere hilobian.


Aurreikusi da urtean zehar ekintza desberdinak burutzea Viana eta eskualde guztia kulturalki eta turistikoki dinamizatzeko. Gaurko eguna arte, Vianako turismo bulegoak bidaia-agentzia eta partikular ugarien deiak jaso ditu, batez ere, Madril, Euskal Herria eta Foru Komunitatekoak bertakoak, mendeurrenari buruz galdetzeko. Zonaldeko erakunde publikoak, kultur erakundeak eta elkarteak eta ostalaritzako sektorea berak aipatutako mendeurrenean parte hartzen ari dira. Nahiz eta efemeridea dela eta, turista gehiago gerturatzen ari dela atzematen hasi, espero da, Aste Santutik aurrera, bisitari gehiago jasotzea.

Dokumentazioa:
Kontzertuaren programa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa