(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaur ere alerta aurrekoaren egoera mantenduko du egon daitezkeen uholdeak direla eta asteazkena, 2007.eko martxoak 28

Uholdeen eraginez, bigarren mailako bi errepide moztu dira eta gaur goizean Landabeneko sarrera ireki da


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren bidez, gaur asteazkena, mantenduko du atzo aktibatutako alera aurrekoaren egoera, egon daitezkeen uholdeak direla eta Horrela adierazi du Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez. Caballero jaunak aipatu du egoera gatazkatsuena atzo Lizarran eman zela, "hala ere egoera guztiz kontrolatuta dago, uholdearen aurreikuspenak gainditu ez direlako".


14.00etan, uholdeen eraginez, bigarren sareko bi errepide moztuta zeuden: Caparroso-Zarrakazteluko NA-124 errepidea, 1,200 kilometro gunean; eta Tafalla-Miranda-Argako NA-6140 errepidea, 13. kilometroan. Era beran, gaur goizean Landabeneko sarrera ireki da (NA-30, 0,200 kilometro). Aipatutako sarrera itxita egon da atzoko 22.45etik, asteartea, gaurko 8.00etara arte.


Caballero kontseilariak esan du gaur arratsaldean, "arriskurik gabeko" uholdeak aurreikusi direla Ega, Arga eta Aragoi ibaietako arroetan, eta horiek Funes, Andosilla eta Castejon udalerriak kaltetu ditzaketela. Izan ere, iragarpenen arabera, gaurko euriak neurrizkoak izango dira. Nafarroako Larrialdietarako Agentzia toki erakundeekin etengabe harremanetan dago.


Atzo Nafarroako estazio meteorologikoetan erregistratutako euriteei buruzko datu nagusiak honako hauek izan ziren: Trinidad de Iturgoien, 60,6 litro/metro karratuko; Urbasa, 37,5 litro/m²; Uxue, 38,5 l/m²; Tafalla, 36,7 l/m²; Lizarra, 35,3 l/m²; Hiriberri, 34,4 l/m²; Iruña-Larrabide, 33 l/m²; Zarrakaztelu-La Oliva, 29,6 l/m²; eta Errege Bardeak, 28,1 l/m².


Su-hiltzaileek gaur eguerdian kamioilari bat erreskatatu duten Igantzin


 Nafarroako Gobernuaren larrialdietarako zerbitzuek gaur gauean, euriteak direla eta, eskainitako esku-hartze nagusiena NLA-k Igantzin egindakoa izan da. Bertan, zisterna-kamioi bat errepidetik atera zen, ezagutzen ez diren kausak direla eta, eta kamioilaria 60 metroko desnibela duen amildegi batetik eror izen, Iruña-Behobia (N-121-A) errepidean, Igantzi parean.


Babes Zibileko – SOS Nafarroa zerbitzuak abisua 23:00etan jaso zuen, gidari batek ikusi zuelako kamioia desnibeletik erori zela. Oronozeko lau bost su-hiltzaile, Iruñeko lau eta Lesakako zortzi su-hiltzaile boluntario eta Oronoz-Mugairiko erreskate-ibilgailuak eta anbulantzia istripuaren lekura bertaratu ziren. Erreskate lanak hainbat orduz luzatu ziren, zisternak kabina estutzen zuelako. Gidaria, ibilgailuan zihoan pertsona bakarra, Iruñeko ospitaleko zentroetara eraman zuten. Lehenengo txostenaren arabera, kamioiak ez zituen materia arriskutsuak garraiatzen. Guardia Zibila atestatuaz arduratu da.


Halaber, gaurko gauean, Foruzaingoak hainbat istripu artatu du Nafarroako errepidetan: Cordovillan hiru ibilgailuk talka egin dute; eta Erriberan, N-232 errepidean, hainbat ibilgailuk kateak izan ditu euriak bide-zoruan eragindako zuloak direla eta. Dagoeneko, horiek konpondu egin dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa