(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak nabarmendu du 120 enpresaburu eta teknikari baino gehiagok 2008-2011 denboraldiko Nafarroako III. Teknologia Planean parte hartu dutela osteguna, 2007.eko martxoak 29

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, aste honetan 2008-2011. urterako Nafarroako III. Teknologia Planaren Zuzendaritza Batzordearekin egindako bilera batean parte hartu du, berrikuntza arloko planifikazio estrategikoko agiri honen garapenaren egungo egoera ezagutzeko. Sanz Presidenteak positiboki baloratu zuen Plana egiteko prozesuaren fasean izandako partaidetza handia. Bertan, Nafarroako berrikuntza arloko enpresen 120 ordezkari eta teknikari baino gehiago parte hartzen ari dira.


Bileraren irudia.

Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Sanz Presidenteak eskerrak eman zituen III. Teknologia Plana egiteko prozesuan parte hartzen ari diren enpresaburuen eta teknikarien lanarengatik eta azpimarratu zuen Nafarroako Gobernuaren helburuetako bat Nafarroako Berrikuntzako Sistema Erregionala osatzen duten egileen erabateko adostasuna lortzea dela. Halaber, Sanz Presidenteak adierazi zuen Planaren bidez, Nafarroaren gaitasuna sendotu nahi dela Europako eta nazioarteko testuinguruko herri berritzaile gisa.


Sektore estrategikoen arabera banatutako sei lan-talde III. Teknologia Plana burutzeaz arduratzen ari da (energia berriztagarriak, bioteknologia, nekazaritza-elikadura, nanoteknologia, informazio eta komunikazioen eta makinen teknologiak, hornikuntzak eta automobilgintza). Sektoreko enpresek eta Planaren diseinuan lan egiten ari diren adituek osatzen duten lan bakoitza. Sektore-talde bakoitzean lortutako azterketetatik abiatuz, baterako bilera bat antolatu da, eta bertan lortutako ondorioak aztertu dira, Nafarroako III. Teknologia Planaren azken erredakzioaren barne sartzeko.


Hirugarren Teknologia Plana egiteko nobedade moduan, Zientzia-Teknologia-Enpresa-Batzordea izeneko osagarrizko talde bat hartu da barne, unibertsitateko, teknologia zentroetako eta Nafarroako enpresa elkartetako ordezkariek osatuta. Ezagutza igorpena sustatzen jarraitu eta lankidetzako sare sendoak sortu nahi dira berrikuntzarako gaitasuna duten agenteen artean.


Talde desberdinak bere lan bilerekin iazko azken hiruhilekoan hasi ziren. Hurrengo astean, Teknologia Planaren Zuzendaritza Batzordea bilduko da, xehetasunak zehazteko, amaierako erredakzio aurretik. Aurreko edizioetan bezala, parte hartzeari eta soluzioak bilatzeari lehentasuna ematen dien metodologia batean datza, enpresek, teknologia zentroek eta ikasleek eta administrazioak Nafarroan I+G+I arloa sustatzerakoan, aurre egin beharreko arazoekin topo egiten dutenean.


Helburuak eta sektore estrategikoak


2008-2011. urtetako Nafarroako III. Teknologia Planaren helburuak honako hauek izango dira: enpesa sarearen garapen orekatsua eta iraunkorra; herrietako lehiakortasuna sustatzea; Unibertsitate—Teknologia Zentroak-Enpresa-Gizartea sistemaren konexioaren alde egitea; eta sektore estrategikoak sustatzea.


Herrietako lehiakortasuna prospektiba teknologikoaren eta sistematikoaren (aldaketari aurre hartzea), zaintza teknologikoaren, industria eta jabetza intelektualaren, sare-lanaren eta ezagutzaren katearen bidez/kostu katearen aurrean lortu nahi da.


Bestalde, hauek izango dira hirugarren Planean sustatuko diren sektore estrategikoak: nekazaritza-elikadura, automobilgintza, talde-ondasunak, biotekonologia, eraikuntza bioklimatikoa, energia berriztagarriak, logistika eta garraiobideak, aisialdia, kultura eta turismoa, informazioaren eta komunikazioaren teknologia (IKT), eta ogasuna.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa