(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak pneumonia aurkako txerto plan bati ekin dio 65 urtetik gorakoentzat osteguna, 2007.eko martxoak 29

Kanpaina apirilaren 16 eta ekainaren 30 artean garatuko da eta gaixotasun kronikoetako eta inmunodeprimitutako gaixoak ere barne hartuko ditu


Nafarroako Gobernuaren Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely, gaur goizean iragarri du bere Departamentuak pneumonia aurkako txerto programa bat abian jarri duela. Programa hori izaera unibertsalarekin hedatuko da 65 urtetik gorakoen populazio-sektorean.


Horretaz gain, txertoa 65 urtetik beherakoei aplikatuko zaie, gaixotasun kronikoak badituzte (patologia kardiobaskularra, biriken patologia kronikoa, diabete mellitus, gaixotasun hepatikoak eta bestelakoak) eta GIB birusa, giltzurrunetako gutxiegitasuna edo organoen transplanteak direla eta, inmunodeprimituta badaude.


Kanpaina apirilaren 16 eta ekainaren 30 bitartean garatuko da. Osasun Departamentuak 103.000 dosi eskuratu ditu, eta balioespenen arabera, hortik, 101.000 65 urtetik gorakoei zuzenduko zaizkie.


Txertoak "Streptococcus pneumoniae" birusaren eraginetik prebenitzen du, hau da, hainbat gaixotasun inbaditzaileren arduraduna. Horietatik ezagunena pneumonia da, baina beste infekzio prozesuak ere eragin ditzake, esaterako, sinusitisa edo otitisa, eta zenbait kasutan, meningitisa. "Streptococcus pneumoniae" birusa ospitaleratu behar diren pneumonien ohiko kausa da eta eztula eta sukarraren bidez adierazten da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa