(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.178 gaztek "2007ko Nafarroa Gaztea" udako jardueren programan parte hartu ahal izango dute ostirala, 2007.eko martxoak 30

Nafarroan, gainontzeko Espainian eta atzerrian garatuko dira


Guztira, Foru Komunitateko 1.178 gaztek datorren udan, "2007ko Nafarroa Gaztea" jardueren programan parte ahal izango dute, Nafarroako Gobernuak antolatuta, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen bidez. Jarduerak adineko bi taldetan banantzen dira: bat 12 urtetik 18 urtera arte eta besteak, 18 urtetik 30 arte.


Eskaintza osoa horretarako argitaratutako liburuxkan kontsultatu daiteke, Telefono Gaztearen egoitzan, ("Fuerte el Príncipe" Gazteen Egoitza Goroabe kalea, 36), Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen egoitzan (Arrieta kalea, 25), www.dimejoven.net gazteentzako zerbitzu honen web orrian eta gazte informazioko bulegoetan eta gunetan, Nafarroako liburutegi-sarean eta horiek dituzten Nafarroako udaletako Gazte bulegoetan.


989 plaza 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat


Hain zuzen ere, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, 989 plaza eskaintzen zaizkie Nafarroan (bost jarduera 151 plazekin), beste autonomia erkidegotan (27 jarduera 569 plazekin) eta atzerrian (16 jarduera 269 plazekin Britainia Handian (208 plaza), Alemanian, (14), Italian (39)"eta Txekiar Errepublikan (8).


Jarduera talde honen nobedade nagusia 106 plaza gehiago eskaini direla, iazko urtearekin alderatuta. Plaza horiek jarduera berriei dagozkie, Llafranc (Girona), Clariana de Cardener (Lleida), Cabo de Gata (Almeria), Llanes (Asturias) eta Boñar (Burgos), Oxford Ingalaterran eta Verona Italian.


12 eta 18 urte bitarteko jarduera hauetan parte hartzeko izena eman behar da, Esan, Telefono Gaztean. Bertan, zenbaki bat emango da ondoren izena eman ahal izateko. Aurre izen-emate hau datorren astelehenean hasiko da, apirilak 2 eta asteazkenean amaituko da, hilak 25. Hura hiru eratan egin daiteke: pertsonalki Telefono Gaztearen egoitzan (Goroabe kalea 36. 31005 Iruña), 902 230 400 telefonozko zenbakiaren bidez edo Telefono Gaztearen web orriaren bidez: www.dimejoven.net.


12 eta 18 urte arteko jardueretan izena emateko eskubidea ematen duten zenbakien hurrenkeraren zozketan apirilaren 27an egingo da, 10:00etan, Fuerte del Principe Gazteen Egoitzan. Gehienez hiru zenbaki independente lortu daitezke jardueren hiru atal bakoitzerako. Zozketaren emaitza prentsan argitaratuko da eta Fuerte del Principe Gazteen Egoitzaren iragarki taulan, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundean eta Tafalla, Lizarra eta Tuterako gazte informazioaren bulegoetan erakusgai jarriko da.


Izen-ematea jarduera bakoitzerako zozketan ateratako zenbakitik aurrera hasiko da, eta hortik abiatuta, hurrenkera modu korrelatiboan ezarriko da. Hori maiatzean egingo da. Hain zuzen ere, atzerriko jardueretako izen-ematea 3, 4 eta 7an izango da; beste autonomia erkidegoetako jardueretako, 8, 9 eta 10ean; eta Nafarroako jardueretako, 11n.


Plaza erreserbatu ondoren, behin betirako egiaztatuko da dagokion prezioa ordaintzen denean, izena eman eta ondorengo 24 ordutako epean. Ez bada aipatutako ordainketa egiten, lortutako plazarekiko eskubidea galduko da.


189 plaza 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat


18 eta 30 urte bitarteko gazteei, guztira, 189 plaza eskainiko zaizkie hainbat autonomia erkidegotan(68 lan-landa 118 plazekin) eta atzerrian (16 lan-landa 20 plazekin, eta lau kultur eta turismo jarduera 51 plazekin).


Bloke honetan TIVE-Nafarroa Gazte Turismoko eskaintza azpimarratu behar da. Bertan, programaren enpresa adjudikazioduna, "Viajes Marsans", bidaien antolamendu teknikoaz arduratuko da. Aipatutako enpresak gazteentzat hainbat turismo proposamen diseinatu du oso prezio merkean.


Beste modalitatean ez bezala, 18 eta 30 urte bitarteko gazteen eskaintzan ez da aurretik izena eman beharko, ezta plazetarako zozketarik egin behar ere, baizik eta izena telefonoaren bidez eta prezio finkoa ezarritako kontuan sartzearen bidez emango da. Epea apirilaren 26an hasiko da eta plazak iritsi ahala okupatuko dira, 10:00etaik 14:00etara eta 17etatik 19:00era. Modu horretan, izapideak arindu nahi dira, hartara, interesatuta dagoen edozein gaztek data interesgarrienetan eta oso prezio merkean antolatu dezake bidaia. Etorkizunean eskaintza hori zabaldu eta finkatu nahi da leku erakargarrietan gazte turismoa egiteko formula desberdinaren bidez, parte-hartzaileek beraiek proposatutako xedeak baztertu gabe, dagozkion balorazio inkestetan bildutako iradokizunekin bat eginez.


Prezioaren gaineko murrizketak


Elkarren segidako hirugarren urtez, prezio bereziak aplikatuko zaizkie familia ugariei, Lanbideen Arteko Gutxieneko Soldataren bikoitza edo hortik beherako errenta dutenen familia unitateei eta familia burua langabezian dagoela egiaztatzen duten familiei, NKGE-k, 2007. urterako gehienezko prezioei eta tarifei dagozkien indarreko prezioekin bat eginez.


Horrela, prezioari %10eko deskontua aplikatuko zaio Euro<26 Gazte Txartelaren titularrei, beste deskontuak pilatzeko aukerarik gabe.


Halaber, jardueren prezioak murriztuko dira, honako kasuetan:


-Dagokion agiriaren bidez, euren egoera egiaztatzen duten familia ugariak. Kanpaina bakoitzean, NKGD-k eskainitako jardueretan bi seme-alaba baino gehiagok izena emanez gero, hirugarrenak eta ondorengoak aipatutako jardueretan doan izena emateko eskubidea izango dute. Bakarrik ordainduko dira garestiagoak diren bi jardueretan izena emateari dagozkion eskubideak ordainduko dira, horietan familia ugariaren murriztapena kontuan izanik.


 -Ogasun Departamentuaren dagokion ziurtagiriaren bidez, Lanbideen Arteko Gutxieneko Soldataren bikoitza edo hortik beherako baterako errenta dutela egiaztatzen duten familia unitateak.


-Buru-familia langabezian dagoela egiaztatzen duten familia unitateak.

Dokumentazioa:
Jarduera osoak 12 eta 18 urteko umeentzat

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa