(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak adimen gaixotasuna duten pertsonentzako Elkarkideko lanerako ikastegien jarduerak 822.099 €uroekin finantzatu ditu ostirala, 2007.eko martxoak 30

Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundearen bidez, Elkarkiderekin lankidetza hitzarmen bat sinatu du. Beraren bidez, foru Exekutiboak 822.099 €uroekin finantzatuko ditu Lizardi eta Aranzadiko lanerako ikastegien programak, Iruñeko Eskualdean kokatuta. Horiek 110 plaza eskaintzen dituzten adimen gaixotasuna duten pertsonentzat.


Ezkerretik eskuinera: Garatea, Garcia Malo kontseilaria eta Gastón, hitzarmena sinatzen ari zen une batean. ( irudia handitu )

Miguel Garatea Crelgo jaunak, INBS-ko funtzioko zuzendari-kudeatzailea, eta Jesús Angel Gastón Erviti jaunak, Elkarkideren ordez, sinatu dute hitzarmenaren testua, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilaria, María Isabel García Malo buru izan duen ekitaldi batean.


Elkarkide irabazi-asmorik gabeko zerbitzu enpresa bat da. Bertan, langile eta gizarte doitzeko zerbitzuak eta terapia okupazionala eskaintzen zaie adimen arazo larriak eragindako pertsonei. Erakunde hau 1991. urtean sortu zen eta Adimen Osasun Sarearekin koordinatuta dago. Hura Nafarroan existitzen den ezaugarri hauetako baliabide bakarra da.


Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak emandako 822.099 eurotako diru-laguntzaren bidez, Aranzadiko Lanbiderako Ikastegiaren 40 plaza finantzatuko dira, nekazaritza eta eskuztatze bakunen arloan lan egiteko. Aipatutako diru-laguntzaren modulua 7.491 eurotakoa izango da pertsona eta urte bakoitzeko. Horretaz gain, beste 70 plaza finantzatuko dira Lizardiko Lanbiderako Ikastegian, muntaia eta eskuztatzeen arloan lan egiteko. Diru-laguntza horren modulua 7.360 eurokoa izango da pertsona eta urte bakoitzeko.


Helburuei eta metodologiari dagokienez, bi zentroek zerbitzu eta jarduera berdinak izango dituzte, burutzen duten lanerako jarduera desberdina izan arren. Bere zerbitzuak urtean 240 egunetan eskaintzen dituzte, astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.


Adimen gaixotasuna duten pertsonen garapen integrala


Zentro hauen helburu nagusia gizarte zerbitzu bat eskura jartzea da, adimen gaixotasunak kaltetutako pertsonen garapen integrala garatu ahal izateko, terapia okupazionalaren, lan aurreko izaerako prestakuntza eta norberaren doitze eta sozialaren jardueren bidez, pertsonen ezaugarriekin zein kolektiboaren ezaugarriekin bat eginez. Lanerako ikastegiaren jardueran artikulatzen den ardatz nagusia Banakoaren Arreta Plana da. Hura bakoitzaren identifikazio premien araberako erantzunak ezartzean datza, esparru honetan laguntza eskaintzen duten gainontzeko erakundeekin koordinazioan, bereziki Nafarroako Adimen Osasuneko Sarearekin.


Lanerako ikastegiek, funtsean, hiru zerbitzu mota eskaintzen dituzte: doitze pertsonala eta soziala, terapia okupazionala, eta atez ateko garraioa. Hain zuzen ere, doitze pertsonaleko eta sozialeko zerbitzua banakako eskuztatze eta gizarte- eta hezkuntza-esparruko jardueren plan baten bidez burutzen da. Horiek, zentroaren ordutegiaren barruan egiten dira, ekoizpen izaerarik gabe eta garapen pertsonalean ekarpen garrantzitsua egiten dute, erabiltzailearen autonomia sustatzeari dagokionez eta bere bizi-kalitatea eta elkarbizitza hobetzeari dagokionez. Terapia okupazionalaren zerbitzua erabiltzaileek, bakoitzaren baldintzen arabera, burututako jardueretan datza, objektuak, produktuak edo zerbitzuak lortzeko helburuarekin. Jarduerak pertsona bakoitzaren gaitasunei eta ezaugarriei egokitzen zaizkie, prestakuntzaren eta banakakoaren ikuspegi batetik. Inolaz ere, ez da lan-esparrutik kanpoko ekoizpen-errendimendurik eskatzen. Azkenik, atez ateko garraio zerbitzua 2007. urte honetan, euren kabuz, zentroa joateko autonomia eragozpen larriak dituzten hiru pertsonei eskaintzen jarraituko da.


Elkarkidek zerbitzu zehatza eskaintzen die adimen gaixotasuna dutenei, gizarte, lan eta okupazio esparruan. Hura Adimen Osasun Sareak eskainitako lan klinikoa eta psikologikoa osatzen duen gizarte- eta hezkuntza-zerbitzutzat jotzen da, eta gizarte- eta osasun-eremuan inskribatutako ibilbide baten barruan kokatzen da. Enpresaren helburu soziala honako hau da: adimen gaixotasuna duten pertsonak errehabilitatzeko, osatzeko eta txertatzeko edozein motako zentroak, zerbitzuak eta programak sortzea, sustatzea, kudeatzea eta garatzea; jarduera esparru honen barruko erakundeei laguntza eta aholkularitza eskaintzea; korporazio publikoak, elkarteek eta edozein motako entitatek garatutako lan zientifikoa eta terapeutikoa bultzatzea eta ikerketa proiektuak burutzea; eta adimen gaixotasunak kaltetutako pertsonen bizi kalitatea hobetzeko zerbitzu guztiak eskaintzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa