Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Lan Zerbitzuak 585.025 euro eman ditu 20 jarduera programa burutzeko
Hitzarmena sinatzen.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Langileen Batasun Orokor (UGT) eta Langileen Komisio (LK) sindikatuek gaur goizean lankidetza hitzarmen bana sinatu dituzte, 2007. urtean hainbat jarduera garatzeko, aukera berdintasuneko eta emakumeen lan sustapenaren esparruan. Honako hauek bildu dira hitzarmenak sinatzeko ekitaldian: Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Turismo Departamentuko kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel; ENB-ko presidentea, José Manuel Ayesa Dianda; Nafarroako UGT sindikatuko idazkari nagusia, Juan Goyen Delgado; Nafarroako CCOO sindikatuko idazkari nagusia, José María Molineros de Frutos; eta Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Lan Zerbitzuko zuzendari-gerentea, Susana Labiano Bastero.
Hitzarmenen helburua enpresaburua, langileak eta langabetuak sentsibilizatzea eta prestatzea da, bereziki, hitzarmen kolektiboak negoziatzen dituzten pertsonak, genero politikei dagokienez; eta horrelako klausulak gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna eta lana eta familia uztartzea lortzen duten hitzarmen kolektiboetan sarearen alde egitea.
Era berean, berdintasun politikak dinamizatzeko eta enpresetan jarduera positiboko jarduerak sustatzeko lanak burutu nahi dira, emakume langileen gizarte eta lan esparruko bizitza hobetzeko helburuarekin. Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Lan Zerbitzuak 585.025 euro eman ditu 20 jarduera programa burutzeko.