(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak onetsi du kontzejuetarako hauteskundeei buruzko deialdia egin duen foru dekretua astelehena, 2007.eko apirilak 2

Nafarroako Gobernuak gaur goizean onetsi du Foru Komunitateko kontzejuetarako hauteskundeei buruzko deialdia egin duen foru dekretua. Hauteskunde horiek 2007ko maiatzaren 27an antolatuko dira, igandea, eta bertan, kontzejuetako gobernu organoak aukeratuko dira. Horiek araubide irekikoak izan daitezke, kontzejuaren biztanle kopurua 50 baino gutxiago bada, edo batzorde baten bidez aukeratuak, 50 baino gehiago diren kontzejuetan.


Nafarroako Gobernua gaurko batzarrean.

Nafarroako Gobernua gaurko batzarrean. ( irudia handitu )

Kontzejua irekia denean, bakarrik presidentea aukeratuko da eta, 50 biztanle baino gehiagoko herriak badira, presidentea eta batzordeko lau bokalak aukeratu beharko dira.


Hauteskunde hauek Nafarroako kontzejuetarako hauteskunde-prozesua araupetzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen arabera zuzentzen dira.


Kontzejuetarako hauteskundeen deialdiari buruzko Gobernuaren Foru Dekretua bihar argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialeko ohiz kanpoko ale batean.

Dokumentazioa:
Relación de los concejos de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa