(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak sinatu du Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdiari buruzko foru dekretua astelehena, 2007.eko apirilak 2

Hauteskundeak maiatzaren 27an antolatuko dira eta hauteskunde-kanpaina maiatzaren 11ko 0etan hasiko da


Sanz Presidenteak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdia sinatu du.

Sanz Presidenteak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdia sinatu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean foru dekretu bat sinatu du. Beraren bidez, 2007ko maiatzaren 27an antolatuko diren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdia egin da.


Foru dekretu honen arabera, hamabost eguneko hauteskunde-kanpaina maiatzaren 11n hasik oda eta maiatzaren 26an amaituko da. Hautestontzietatik sortutako Parlamentua eratzeko bilkura 2007ko maiatzaren 20an izango da, 11:00etan.


Nafarroako Parlamentua sufragio unibertsala, askea, berdina eta isilezkoaren bidez aukeratzen da, lau urteko epe batez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoko 15.1. artikuluaren arabera, eta Nafarroako Presidenteari dagokio Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdia egitea, Nafarroako Gobernuari eta bere Presidenteari buruzko abenduaren 14/2004 Foru Legearen 30.4 eta 32.1. artikuluen ezarritakoarekin jarraiki.


Bestalde, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak araupetzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak, bere 12.1. artikuluan dio hauteskundeen deialdia Nafarroako Gobernuaren Presidentearen foru dekretuaren bidez egingo dela, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak zehaztutako epeetan. Horiek lau urtez behingo maiatzaren laugarren igandean antolatuko dira.


Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdiari buruzko Foru Dekretua bihar, asteartea, apirilak 3, argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialeko ohiz kanpoko alean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa