Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Nafarroako Osasun Zerbitzuari-Osasunbidea baimena eman dio Nafarroako Ospitalean hemodialisi zerbitzu bat ezartzeko lanak kontratatzeko, 1,93 milioi eurotan.
Hemodialisi zerbitzu berri bat ezartzeko lan hauek burutuko dira C pabilioia etorkizunean birmoldatuko direlako. Azken birmoldatze horren lanak, dagoeneko ontzat eman dira eta 30 milioi eurotan kontratatzeko zain daude. C pabilioia birmoldatu ahal izateko, hemodialisi zerbitzua egungo kokapenetik atera behar da, pabilioi horren behe eta lehenengo solairutik, alegia.
Kokapen berri moduan, Erradioterapia eraikinaren gune askea aukeratu da. Hura 2005ean eraiki zen eta egun amaierako fasean aurkitzen da. Horri dagokionez, amaierako epea aurtengo uztailean beteko dela balioetsi da. Erakin horretan, gaur Gobernuak ontzat emandako exekuzio lanak burutuko dira, Inglada-Arévalo ABEE-ri adjudikatutako proiektuaren arabera.