(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak azpimarratu du martxoan jaitsi ondoren, emakumeen eta gizonen langabezia gutxieneko mailetan kokatu dela asteartea, 2007.eko apirilak 3

Lan Departamentuko zuzendari nagusiak nabarmendu du urte arteko langabeziak 17 hilabete jaisten daramazkiela etenik gabe


Gaur goizean Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezagutzera eman ditu 2007ko martxoaren datuak. Horien arabera, 654 pertsonen jaitsiera eman da, urtarrileko kopuruarekin alderatuta (%2,94ko jaitsiera), eta ondorioz, esan behar da Nafarroan, 21.611 langabetu daudela (8.035 gizonezko eta 13.576 emakumezko).


Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentuko zuzendari nagusiak, José María Roig Aldasoro, martxoan emandako langabeziaren bilakaera positiboki baloratu du: "654 langabetu gutxiago daude, eta horrek ia produkzio sektore guztien gizonei eta emakumeei onura eragin die. Egun, Nafarroan dauden 21.611 langabetuak azken 6 urteotako kopururik baxuena dira. %2,73ko jaitsiera honek Nafarroa aurreko hilabetean langabeziako jaitsiera nabarmenena izan duten erkidegoen artean kokatu du. Nafarroako langabeziaren jaitsiera batezbesteko nazionala baino askoz nabariagoa izan da (azken hura %0,76 izan da).


José María Roig jaunak nabarmendu du jaitsiera Nafarroako Gobernuaren laneko politika aktiboen lehentasuneko hiru kolektiboetan murgildu dela, alegia: emakumeak, gazteak eta etorkinak: "bai emakumeengan eta gazteengan, langabetuen kopuruak 13.576 eta 2.454 dira, hurrenez hurren, alegia, 2001. urteko martxotik erregistratutako kopuru baxuenak. Hein berean, martxoan, etorkinen langabezia %5 inguru jaitsi da. Produkzio sektoreek, halaber, jarrera ona izan dute, zerbitzuetan, industria eta eraikuntzan kopurua murriztuz".


Lan Departamentuko zuzendari nagusiak azken urteko langabeziaren bilakaera alderdi nagusitzat jo du: "Langabeziak, 2006ko martxotik, 607 pertsona galdu ditu. Horrek esan nahi du Nafarroako lan merkatuaren martxa ona finkatu dela, eta 17 hilabete jaisten daramazkiela, etenik gabe".


Kontratuen kopuruari dagokionez, martxoan, 19.335 kontratu erregistratu ziren. Horietatik 2.239 mugagabeak izan ziren, hau da, %11,5. 2007. urtean, kontratu mugagabeen kopurua 7.789 izan zen, guztiaren %12,7, aurreko urteko aldi berberean sinatutako batezbestekoaren %11,5rekin konparatuta.


Martxoko bestelako aldagaiak


Laneko lurralde unitateen arabera, langabezia zonalde guztietan jaitsi da: Doneztebe (%6,31), Agoitz (%5,41), Tutera (%4,74), Lizarra (%3,40), Iruña (%2,56), Lodosa (%1,47), Tafalla (%0,66 ) eta Altsasu (%0,55).


Ekonomia jardueretako sektoreen arabera, langabeziak honelako jaitsiera izan du: Bestelako Enpresa jarduerak (ABLE barne), Eraikuntza, Osasun Jarduerak, Elikadura Industria, Ostalaritza, Elkarte Jarduerak, Olgetarako eta Askotariko Jarduerak eta Merkataritza. Bestalde igoera txiki bat izan du Aurreko Lanik gabeko Kolektiboan eta Nekazaritzan.


Sexuaren arabera, erregistratutako langabezian 13.576 emakume daude, %2,29ko jaitsierarekin aurreko hilabetearekin konparatuta, eta 8.035 gizon, %4.01eko jaitsierarekin. Adineko taldeen arabera, 25 urtetik beherako 2.454 langabetu (%2,15eko jaitsiera) eta 25 urtetik gorako 19.157 langabetu daude (%3,04 langabetu).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa