(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak uholdeek gehien kaltetutako Erdi Zonaldeko eta Erriberako herriak bisitatu ditu asteartea, 2007.eko apirilak 3

Uholde nagusiena Castejonetik pasa da ondorio handirik gabe eta espero da arratsalde erdialdean Ribaforadara iristea


Iruñea, Arostegi etorbidea

Iruñea, Arostegi etorbidea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur eguerdian bisitatu ditu uholdeak gehien kaltetutako Erdi Zonaldeko eta Erriberako herriak. Bertan kaltetutako bizilagunei bere laguntza adierazi die eta iragarri du kasu hauetarako laguntza-mekanismoak aktibatuko direla.


Hain zuzen ere, Presidenteak Castejon, Funes, Faltzes, Pitillas eta Beire bisitatu ditu. Ibilbidean Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariarekin, Javier Caballero Martínez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilariarekin batera, aritu da, Javier Echarte Echarte.


Miguel Sanz jaunak adierazitakoaren arabera, Ebro ibaiak gainezka egiteak Erriberan eragindako egoera kezkagarria dela, gehiegizko alarma egin gabe, eta errepikatu du Nafarroako Larrialdietarako Agentziak prebentzio eta koordinazio baliabideak kontrolatuta dituela. Horri dagokionez, aipatu du uholderik nagusiena, dagoeneko, Castejonetik pasa dela, eta bertan, ur-maila jaisten hasi dela, kalte nagusirik sortu gabe. Espero da 18:00 aldera uholdera Ribaforadara iristea.


Eragindako kalteei dagokienez, Presidenteak aipatu du ura kendu arte itxaron beharko dela balorazio zehatza egiteko. Hala ere, adierazi du kaltetutako bide, hiri eta nekazaritzako azpiegituren inbentarioa egingo dela eta kasu hauetarako aurreikusitako laguntzak abian jarriko direla.


Aipatu den bezala, Presidenteak atzo uholde larrienak izan zituzten Erdi Zonaldeko herriak ere bisitatu ditu. Azken orduetan, bertako egoerak hobera egin du. Hala ere, oraindik zazpi errepide moztuta daude, horietako bat sare nagusian, bai Erdi Zonaldean eta bai Erriberan.


Egoeraren balantzea egiteko, gaurko lehenengo orduan, Nafarroako Uholdeen Larrialdietarako Plana Koordinatzeko Organoa bildu da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren kontseilariaren presidentziapean, Javier Caballero Martínez. Horretaz gain, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilaria ere, Javier Echarte Echarte, bertaratu da.


Husteak eta ebakuazioak


Gauean erregistratutako nobedade nagusi bezala, aipatu behar da Pitillas eta Beire herriak atzo isolatuta gelditu arren, dagoeneko ,errepideko sarrerak ireki direla.


Nafarroako Larrialdietarako Agentziak adierazitakoaren arabera, uholdeen eraginez, azken orduetan su-hiltzaileek 60 esku-hartze burutu dituzte. Horietatik, nabarmendu behar da 55 etxebizitza hustu direla Funesen, 20 Faltzesen, 3 Pitillasen, bat Tafallan eta beste bat San Martin Unxen, ezponda bat mugitu zelako. Horretaz gain, familia bakarreko etxebizitza multzo bat prebentzioz hustu da Buñuelen.


Halaber, gaur gauean, Foruzaingoak Pitillaseko bizilagun bat ebakuatu du, femurren haustura bat zuelako, eta beste bat Aramendian, dialisiko tratamendua jasotzeko. Bien bitartean, emaitzarik ez izan arren, Arga ibaian, Larraga parean, desagertu zen neska bilatzen jarraitzen da.


Oinarrizko zerbitzuei dagokienez, (ura, elektrizitatea, gasa, etab.) ez da kalte nagusirik erregistratu, Pitillasen izandako argi-etendura izan ezik.


Eten egindako errepideak


Hauek dira gaurko 14:00etan eten egindako errepideak:


Sare nagusian, N-113 (Iruña-Madril) 75 gune kilometrikoaren parean, Castejonen.


Bigarren mailako sarean, uholdeak direla eta, hauek eten egin dira:


NA-134, Ebroren Ardatza, PK 30 eta PK 26 artean.
NA-6140, Tafalla-Miranda- Arga, PK 13 puntuan.
NA-6230, Carcar-Carcar Bentak.


Bestalde, bigarren mailako sarean ere honako hauek kaltetu dira ur-putzuen eraginez:


NA-124, Caparroso-Zarrakaztelu PK 1,800 gunean
NA-5301, Beire, PK 2 eta 3+500 artean.
NA-6130, Larraga-Berbintzana, PK 3+500 gunean.


Oro har, gomendatzen da kontu handiz zirkulatzea Nafarroako errepideetako sarean, ur-putzuak daudelako.


Alerta dispositiboa mantentzen da


Erabakitakoaren arabera, eta Ebro ibaiaren uhaldia Erriberako herri guztietatik pasa arte, operatibo guztiak zabalduta mantentzen dira. Horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 31 makina, 42 ibilgailu arin eta 78 langile lanean ditu.


Bestalde, NLA-k ur-erreskateko 70 dispositibo ditu, baita Tuterako eta Cintruenigoko boluntarioen taldea ere (batez ere Gurutze Gorria eta DYA). Foruzaingoak 44 patruila ditu uholdeetan lan egiteko, Guardia Zibilak, berriz, egunean zehar eta txanda desberdinen bidez, trafikoko 53 patruila eta hiritarren segurtasuneko 112 eskura jarriko ditu.


Pronostikoari dagokionez, iragarpen meteorologikoek diote hurrengo egunetan zeru lainotuak eta zaparrada ahulak izango direla, batez ere iparraldean, eta oraingoz, ez dela uhaldirik izango.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa