(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Industria Departamentuak teknologoak prestatzeko bekei eta I+G+i alorreko proiektuak hautatzeari buruzko deialdia ireki du asteazkena, 2007.eko apirilak 4

1,95 milioi euro emango dira proiektuaren alde egiteko, prestakuntza programa eta teknikoen kudeaketa barnean


Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak teknologoak prestatzeko 2007 eta 2008. urtetako bekei eta I+D+i alorreko proiektuak hautatzeari buruzko deialdia ireki du, aipatutako bekak Foru Komunitateko teknologia zentroetan eta unibertsitateetan eta enpresetan ezartzeko helburuarekin. Eskaerak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 31n amaituko da.


 Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak 1,95 milioi euro eman ditu teknologoak prestatzeko beken alde egiteko, teknikoak prestatzeko eta kudeatzeko programaren barruan. Prestakuntza hau, Departamentuak ireki duen deialdian aukeratutako I+D+i alorreko proiektuak garatzen dituzten Nafarroako teknologia zentroetan, unibertsitateetan eta enpresetan burutuko da.


Prestakuntza bekek 2007. urtean, hilero 850 euro jasoko dituzte. Zenbateko hau 2008. urtean errebisatuko da. Beka horien eskatzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte:


  • Espainiakoa edo Europa Batasuneko kide den Estatu batekoa edo Europako Erkidegoak sinatutako nazioarteko Itunak aplikatzen diren eremu barneko Estatu batekoa izan; eta Nafarroan erroldatuta izatea.
  • Kasuan kasu eskatutako titulazioa izatea.
  • Ikasketak amaituz gero, azken lau urtetan egitea.
  • Aurreko urtetan, prestakuntzarako bekarik edo 18 hilabete gorako administrazio publikoko inolako espezializaziorik jaso ez izatea.

    I+D+i proiektuak hautatuz gero, gehienez hiru urtez iraungo du, bekadunak jasotako bekaren denbora-iraupena alde batera utzita. Nafarroan kokatutako teknologia zentroek, unibertsitateek eta enpresek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute.


    Bietan, eskaerak 2008ko abenduaren 31 arte aurkeztuko dira Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Erregistroan, Iruñeko Tomás Caballero Parkean kokatuta.


    Informazio gehiagorako kontsultatu Interneteko orriak: www.navarra.es/industria eta http://www.plantecnologico.com/, 2007ko martxoaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala: (www.cfnavarra.es/bon/073/07330idx.htm)



  • Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa