Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendariak (NLA), David Sainz Jiménez, eta Nafarroako Psikologoen Elkargoko presidenteak, Jesús Ramón Loitegui Aldaz, hitzarmen bat sinatu berri dute, bi erakundeen arteko lankidetza berritzeko. Aipatutako lankidetzaren helburua hondamendietako edo larrialdi egoeretako biktimen laguntza bat egitea edo Psikologoen Elkargoaren zerbitzuak NLA-ko Babes Zibilaren egituran sartzea izango da.
Kopuru hau izan arren, Foru Komunitateak trafikoko istripuek eragindako hildakoen kopurua jaisten jarraitzen du
Kultura eta Turismo Departamentuak eta Vianako Príncipe Erakundeak argitaratzen duen "Trabajos de Arqueología Navarra" aldizkariaren azken aleak Cara hiri erromatarrari buruzko azterketa bat (egun Santakara) eta Iruñeko zezen-plazan burututako esku-hartze arkeologikoari buruzko lan bat argitaratu ditu, Mercedes Unzu andrearen (Gabinete Trama-ren zuzendaria) eta beste egileen eskutik.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi du Iruña-Madril (N-113) errepideko zatia ireki egin dela, uholdeen eraginez, Castejon mugartean moztu ondoren (75 p.k.).