Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean inauguratu du Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren egoitza, Iruñako Rochapea auzoan. Ekitaldian, presidenteaz gain, Iruñeko alkatesak, Yolanda Barcina; Kirolerako Estatuko Idazkariak, Jaime Lissavetzky; Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, María Isabel García Malo, eta FIPB-ren presidenteak ere parte hartu dute, Dominique Boutineau.
Sanz Presidenteak, "gaur egun zoriontsua dela euskal pilota gure herrian parte hartzen duen eta Nafarroako nortasunean sustraitutako kirola delako" esan ostean, FIPB-ri eskerrak eman dizkio Foru Komunitatea egoitzatzat aukeratzeagatik. Halaber, aipatu du ere Nafarroako Gobernua, Kiroletako Goi Kontseilua eta FIPB bezalako erakundeen arteko lankidetzari esker gaur inauguratutako bezalako egoitza bat sortu ahal izan dela.
Nafarroako Gobernua duela urte askoz FIPB-ek garatutako jarduera, plan eta programa desberdinetan laguntza lanetan aritu da, lankidetza hitzarmen baten bidez. Horren bitartez foru Exekutiboak 90.000 € ematen ditu, Kirol eta Gazteria Nafarroako Erakundearen bidez.
Euskal Pilotaren Munduko Txapelketa amaitu zenetik, 2002an Iruñean antolatuta, eta gaurko egunak arte, FIPB-ren egoitza Mendillorriko Trinketean zegoen, adierazitako txapelketa zela eta inauguratutako instalazioa.