(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Hirugarren Adineko Egoitza inauguratu du Otsagabian osteguna, 2007.eko apirilak 12

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur Otsagabiako Hirugarren Adineko Egoitza inauguratu du. Bertan, 29 plaza eskaintzen dira lagunduriko egoiliarrentzat eta eguneko egonaldiko beste hamar gehiago. Aipatutako egoitza eraikitzeko eta hornitzeko Foru Exekutiboa 1,7 milioi euroko diru-laguntza bat eman du, 2,3 milioi euroko aurrekontu baterako. Ekitaldian Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, María Isabel García Malo, izan da ere.


Hirugarren Adineko Egoitzaren inaugurazioa Otsagabian

Sanz Presidentea inaugurazio momentu batean. ( irudia handitu )

Egoitza behe eta lehenengo solairuko eraikin batean kokatuta dago. Bertan, gizarte-etxea, erabilera anitzeko gela, atondoa eta komunak daude. Egoitzaren zatia behe solairuan dago eta logela bat, medikuaren kontsulta, komun geriatrikoa, errehabilitazio gela, atondoa, administrazioa, zuzendaritza, programatutako jardueren aretoak eta bi aldagela aurki daitezke. Horretaz gain, zerbitzu orokorren zonaldea aurki daiteke, garbilekua, sukaldea eta ofizioa, jantokia, egongela, biltegia, galdaren gela eta bi aldagelekin.


Lehenengo solairuak 645,6 m2 ditu eta bertan hamabi logela bikoitza komunarekin, bost banakako logela komunarekin, komun geriatriko bat, kontrol gunea, biltegia eta atondoa kokatzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa