(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak aurten 6,3 milioi euro kudeatuko ditu langabetuen prestakuntzarako osteguna, 2007.eko apirilak 12

Armendariz kontseilariak nabarmendu du Foru Komunitateko langabetuak lana topatzeko aukera gehien dituzten Espainiako langabetuak direla


Nafarroako Gobernuaren Industria eta Turismo, Merkataritza eta Lan Departamentuak 2007. urtean 6,3 milioi euro erabiliko ditu langabetuen prestakuntzarako. Horrela adierazi du gaur Industria eta Teknologia, Merkataria eta Lan Departamentuko kontseilariak, José Javier Armendáriz Quel, eta Nafarroako Lan Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileak, Susana Labiano Bastero, Prestakuntza eta Lan Txertatzearen Plan Nazionalaren barruan (FIP), Foru Komunitatean burutuko diren jardueren aurkezpenean. Bertan, 324 ikastaro eskainiko dira Nafarroako prestakuntza 59 zentroetan.


FIP autonomia bakoitzak kudeatutako eta Europako Gizarte Funtsak elkar finantzatutako (EGS) plan bat da. Bertan, langabetuei zuzenduriko lanerako hainbat lanbide-jarduera garatzen da, produkzio sistemak eskatutako gaikuntzak eskaintzeko eta lan munduan txertatzeko, langileek lanbide heziketa zehatzik ez dutenean edo euren gaikuntza nahikoa edo egokia ez denean.


José Javier Armendáriz kontseilariak nabarmendu du Foru Komunitateko langabetuek Espainian lana topatzeko aukera gehienak dituzte. Horrela, kontseilariak aipatu du Nafarroako langabetuen %34,58ak okupazio-maila altua dutela (lana topatzeko estatistika-aukera), autonomia erkidego guztien kopururik hoberena eta batezbesteko nazionalaren bikoitza (azken hura %17 da).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa