(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Los señores de Javier. Un linaje en torno a un santo" erakusketa Lisboan erakusgai izango da maiatzaren 31 arte ostirala, 2007.eko apirilak 13

Tombo Dorreak, Lisboan kokatutako Portugaleko Artxibo Nazionalen egoitza, maiatzaren 31 arte, "Los señores de Javier. Un linaje en torno a un santo" erakusketa hartuko du barne, Nafarroako Gobernuak antolatuta, iaz, Frantzisko Xabierren V. Mendeurrenaren ospakizuna dela eta. Nahiz eta hasiera batean, joatekotan izan, azkenean, Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, ez da Portugaleko hiriburura joan.


Portugaleko San Frantzisko Xabierren Koordinatzaile Nagusiaren ekimenaren bidez Lisboara iritsi den erakusketa horretan, sainduari eta familiari buruzko dokumentazioa erakusgai izango da. Dokumentazio hori Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordeta dago. Erakusketak zazpi atal izango ditu: "gaztelu eta leinu baten urrutiko jatorriak", "Juan de Jasoren karrera politikoa", "bi erregeren arteko gizon bat", "anaien arteko gudak", "familiaren jazarpena", "aztarna pertsonalak: gizaki leinutik espiritu-leinura" eta "saindu baten gorespena: eredu unibertsala eta Nafarroako zaindaria".


Erakusketa, Luis Javier Fortún Pérez de Cirizak koordinatuta, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian erakusgai izan zen 2006ko ekainaren 26tik abenduaren 15era arte. Bertan, nobedade gisa, koadro genealogiko osoa, XII. mende amaieratik, eta 1541eko Frantzisko Xabierrek idatzitako gutun bat aurkezten dira. Azken hura Jesusen Lagundiak eman du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa