(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ekonomiako 7. Batzordeak inmigrazioa eta bere inplikazio sozio-ekonomikoak aztertuko ditu astelehena, 2007.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuak antolatutako bilera zientifiko hau azaroaren 7 eta 8rako antolatuko da


Nafarroako Ekonomiako 7. Batzordea

Batzordearen logotipoa.

Nafarroako Ekonomiako 7. Batzordea, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuak antolatuta, azaroaren 7 eta 8 bitartean antolatuko da, "Inmigrazioa eta Ekonomia" izenburupean, gero eta garrantzitsuagoa den fenomeno honek aurreko mendeko laurogeita hamar urtetik ekarri dituen transformazio demografikoak, ekonomikoak eta sozialak aztertzeko.


Inmigrazioa gertaera anbibalentea da. Hark gizarte hartzaileari abantaila ugari sortzen dizkio, baina hiritarrengan etorkinak bere artean txeratzeko premia berriak sortarazten dizkie. Nafarroako Ekonomiaren Batzordearen edizio honetan proposatu da inmigrazioak hazkuntza ekonomikoak eragindako inpaktua, lan-merkatuan sortutako aldaketak, zerbitzu publikoetan izandako eragina, eta bertakoen iritzia, besteak beste, aztertzea.


Horretarako, Batzordearen batzar zientifikoak nahi duten guztiak deialdiaren gaiarekin lotutako jakinarazpenak aurkeztera gonbidatu ditu, hau da, inmigrazioaren ondorio ekonomikoak, lanekoak eta sozialak edo kontu publikoetan sortutako eragina aztertzea, etorkinak txertatzearekin eta epe luzean garapen ekonomikoan eta sozialean eragindako ondorioekin lotutako alderdiei buruzko ekarpenak barne.


Ontzat eman ahal izateko, jakinarazpenak maiatzaren 9a baino lehen bidali beharko dira Batzordearen idazkaritzara, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia Zerbitzuan kokatuta (Arrieta kalea, 8-5. solairua. 31002 Iruña. Tel.: 848 427208. Fax: 848 423429. www.cfnavarra.es/congreso.economia.)


Nafarroako Ekonomia Batzordea Nafarroako Aurrezki Kutxaren (CAN) babesarekin eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Unibertsitatearen laguntzarekin antolatzen da. Nafarroako Ekonomiako 7. Batzordea, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuak antolatuta, azaroaren 7 eta 8 bitartean antolatuko da, "Inmigrazioa eta Ekonomia" izenburupean, gero eta garrantzitsuagoa den fenomeno honek aurreko mendeko laurogeita hamar urtetik ekarri dituen transformazio demografikoak, ekonomikoak eta sozialak aztertzeko. Inmigrazioa gertaera anbibalentea da. Hark gizarte hartzaileari abantaila ugari sortzen dizkio, baina hiritarrengan etorkinak bere artean txeratzeko premia berriak sortarazten dizkie. Nafarroako Ekonomiaren Batzordearen edizio honetan proposatu da inmigrazioak hazkuntza ekonomikoak eragindako inpaktua, lan-merkatuan sortutako aldaketak, zerbitzu publikoetan izandako eragina, eta bertakoen iritzia, besteak beste, aztertzea. Horretarako, Batzordearen batzar zientifikoak nahi duten guztiak deialdiaren gaiarekin lotutako jakinarazpenak aurkeztera gonbidatu ditu, hau da, inmigrazioaren ondorio ekonomikoak, lanekoak eta sozialak edo kontu publikoetan sortutako eragina aztertzea, etorkinak txertatzearekin eta epe luzean garapen ekonomikoan eta sozialean eragindako ondorioekin lotutako alderdiei buruzko ekarpenak barne. Ontzat eman ahal izateko, jakinarazpenak maiatzaren 9a baino lehen bidali beharko dira Batzordearen idazkaritzara, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia Zerbitzuan kokatuta (Arrieta kalea, 8-5. solairua. 31002 Iruña. Tel.: 848 427208. Fax: 848 423429. www.cfnavarra.es/congreso.economia.) Nafarroako Ekonomia Batzordea Nafarroako Aurrezki Kutxaren (CAN) babesarekin eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Unibertsitatearen laguntzarekin antolatzen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa